Katixa Agirreren ausardia
2007-03-08 01:00 KultureaZazpi ipuinez osotutako lana argitaratu barri dau idazle gasteiztarrak ‘Sua falta zaigu’ izenburupean. Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, ‘akaso lan gitxiago eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako’.
‘Denpora tarte luzean idatzitako ipuinak dira eta hasieran bildur nintzan ia oso desbardinak izango ziran alkarren artean baina laster konturatu nintzan bide berean joiazala eta antzeko sentimentuak erakusten zirala ipuin danetan, batez be zeozer falta danaren sentsazinoa’. Azken ideia horretan topau daiteke Katixa Agirrek (Gasteiz, 1981) Elkarren eskutik atara barri dauen liburuaren izenburua: ‘Sua falta zaigu’. Xabier Mendiguren editorearen esanetan, ‘liburu honek erakusten dau benetan idazle baten aurrean gagozala’. Harago joaten be ausartu da eta Katixa euskal literaturako idazle handietako bat izango dala aurreratu dau. Julen Gabiria idazlea be izan da liburuaren aurkezpenean eta Agirreren ausardia azpimarratu gura izan dau. ‘Idazle batek lotsabakoa izan behar dau eta Katixaren
Nobelea baino, idazleak gurago dau ipuinak idaztea, ‘akaso lan gitxiago eskatzen dabelako eta arinago idazten diralako’. Ipuin bakotxean beti dagoz pertsonaia bi eta ipuinetako pertsonaien artean ez dago ia ezelako parekotasunik, ‘sentimentuak ezik’. Gai nagusia giza hartu-emonak dira eta horren inguruan sortzen ditu Agirrek istorioak, ‘serioak eta, aldi berean, barre egitekoak’, dino Gabiriak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!