Azkue Literatur Sariak emon ditue

Bizkaie! 2007-03-12 01:00   sariak-autortzak

Narrazino arloan, Maialen Dagorret eta Izar Azpiroz izan dira irabazleak, bakotxa jagokon arloan eta mailan. Olerki arloan, Leire Arenasen eta Haizea Alvarezen lanei emon deutse epaimahaiak lehenengo saria.

Gazteak literatura mundura erakarteko helburuagaz, Euskaltzaindiak, BBK Fundazinoagaz alkarlanean, urtero antolatzen dauen R.M. Azkue Literatur Sariketako sariak emon ditue Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.

Sariek batetik narrazino lanik onena eta, bestetik, olerki lanik onena saritu ditue, lanak maila bitan banatu ostean: A mailan, 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxuek idatzitako lanak jaso dira eta, B mailan, 15 eta 18 urte bitartekoek idatzitakoak. Danetara, 279 lan jaso dira, gehienak B mailako olerki arloan, 94 hain zuzen be.

Urtero legez, aurten be literatura eremuko persona adituek osotu dabe epaimahaia eta, ordezkari legez, batzuk sari-banaketa ekitaldian izan dira. A mailan, Yolanda Arrieta, Antton Irusta eta Amagoia Lopez de Larruzea Zarate ibili dira lanak aztertzen. Irustaren esanetan, ‘goraipatzekoa da iparraldetik datorren lan kopurua’. Izan be, lan asko jaso ditue Iparraldetik eta irabazleen artean hiru lapurtar dagoz. Irustak ipuin bat eskaini dau gaztetxuen zaletasuna eta abilezia goraipatzeko. B mailan, Joseba Butron, Jabier Kaltzakorta eta Kirmen Uribe izan dira epaileak. Kaltzakortak, bozeroale legez, berbalditxua eskaini dau.

Eta, gehiago barik, hona hemen saridunen zerrendea:


A MAILAko sariak:

Narrazino arloan

Lehen Saria: ‘Liburuaren sekretua’. Egilea: Mailen Dagorret (Itsasu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Bigarren Saria: ‘Laurgaineko kontesa’. Egilea: Lierni Varela Egiguren (Azpeitia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Urola Ikastetxea BHI. Laguntzailea: Mikel Sarasua.

Hirugarren Saria: ‘Usoa eta armiarma’. Egilea: Aurélie Christmann (Kanbo - Lapurdi). Ikastetxea: Xalbador ikastetxea. Laguntzailea: Pruden Sudupe.

Olerki arloan

Lehen Saria: ‘Nire burutik’. Egilea: Leire Arenas Belamendia (Azpeitia - Gipuzkoa). Ikastetxea: Ikasberri ikastola. Laguntzailea: Luix Gurrutxaga.

Bigarren Saria: ‘Zure irudia’. Egilea: Naia Leconte (Angelu - Lapurdi). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune.

Hirugarren Saria: ‘Amatxi’. Egilea: Kattalin Duhalde (Aiherra – Nafarroa Beherea). Ikastetxea: Kanboko Xalbador Kolegioa. Laguntzailea: Pruden Sudupe Azkune

B MAILAko sariak:

Narrazino arloan

Lehen Saria: ‘Trapuzko panpinaren egunerokoa’. Egilea: Izar Azpiroz Iragorri (Oiartzun - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Oiartzo Batxilergo Ikastola. Laguntzailea: Aizpea Aizpurua.

Bigarren Saria: ‘Bizitzaren pentagraman jolasean’. Egilea: Alaine Agirre Garmendia (Bermeo - Bizkaia). Ikastetxea: Ignacio Arozena Institutua. Laguntzailea: Marian Bilbao.

Hirugarren Saria: ‘Ohartu zarelako’. Egilea: Olaia Azpiroz (Oiartzun - Gipuzkoa). Ikastetxea: Haurtzaro Ikastola. Laguntzailea: Kontxi Begiristain.

Maila honetan, epaimahaikoak ondoko lanak argitaratzeko gomendioa emon dau:

  • ‘Kafe usaina’. Egilea: Jon Cadierno Gutierrez (Zumarraga - Gipuzkoa). Ikastetxea: Jose Maria Iparragirre BHI. Laguntzailea: Itziar Agirre.

  • ‘Begien bakarrizketan’. Egilea: Maite Agirre Mujika (Beasain - Gipuzkoa). Ikastetxea: Loinazpe BHI. Laguntzailea: Reme Arrondo.

Olerki arloan

Lehen Saria: ‘Prefabrikatutako ametsak bide itxietan’. Egilea: Haizea Alvarez Martinez (Getxo - Bizkaia). Ikastetxea: Aixerrota BHI. Laguntzailea: Imanol Goienaga.

Bigarren Saria: ‘Txoriak askatzen’. Egilea: Izar Azpiroz Iragorri (Oiartzun - Gipuzkoa). Ikastetxea: Errenteriako Oiartzo Batxilergo Ikastola. Laguntzailea: Aizpea Aizpurua.

Hirugarren Saria: ‘Etsaiak’. Egilea: Unai Lires Arrieta (Ondarroa - Bizkaia). Ikastetxea: Txomin Agirre Ikastola. Laguntzailea: Unai Arza.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu