Jan-edanak  IV. urtea // 144. zenbakia

Gabonak, gehiegikerian sasoia?


Elikadureari buruzko ondoko aholkuak bete ezkero, jaien ostean ez dogu horrenbeste sufriduko:

- Jatorduak ordu jakinetan egitea komeni da: Gosaria, bazkaria, meriendea eta afaria. Egunean barau egin eta gauez afari oparo eta gehiegiezkoa egin ezkero, metabolismoa zeozelan nahastau egingo da eta kaloria horreek ehun adiposora bilduko dira eta loditu egingo garan. Gainera, digestino ona egiteko ez da bape komenigarria gauez gehiegi jatea.

- Jai egunak ez diranetan dieta orekatuta egin beharko litzateke:

o Gosarian, esnea edo esnekia, ogia edo zerealak eta frutea hartu.
o Bazkarian bi plater hartu behar dira gehi postrea: zuntza lehenengo platerean: lekaleak, barazkiak edo entsaladea; okela edo arraina bigarrenean eta frutea edo esnekia postre moduan.
o Meriendatzat frutea edo, fruitu sikuak. Azken horreek kaloria asko daukiez eta kantidadeagaz kontuz ibili (60-70 gramo nahikoa izango da). Gogoratu meriendea ez dala afariaren ordezkoa.
o Afarian plater bakarra: edo proteinadun elikagaia edo barazkiak, eta entsaladea beti.
o Jatekoagaz ura edan. Egunero gitxienez bi litro ur hartu behar da nahitaez, eta oso inportantea da janariagaz batera hartzea digestinoa ondo egiteko.

- Edari alkoholdunak jai eta ospakizunetarako bakarrik itxi, eta gitxi edan. Ez ahaztu alkohola osasunerako kaltegarria dala eta karbohidrato baino kaloria gehiago dituala. Gabonetan pisua hartzeko faktore garrantzitsuenetakoa da.
- Gabon gaueko afarian, gabon eguneko bazkarian, gabon-zaharreko afarian zein urtebarriko bazkarian:

o Hasierako platerra preparau, hau da, plater batean jarri jan nahi doguna, kantidadea ikusteko. Entremesen artean zuntzea egotea ezinbestekoa da: zainzuriak, perretxikoak, piperrak, entsaladea... Mahaitik jatekoak zuzenean hartzen doguzanean, normalean gehiegi jaten dogu.
o Bigarren platertzat, arraina preparau okelea baino, eta koiperik barik preparau, plantxan edo labean.
o Turroiak, polboroiak eta gabonetako gozokiak ez dira egunero hartzeko, baina hartzekotan postre bakarra aukeratu eta kantidadea kontrolau. Dana dala, frutea be prest eukitea ondo dago: mazedonia, berbarako, frutea hartzeko modu desbardina eta erakargarria da. Egunotarako anana freskoa, naranjak edo kiwia oso onak dira zuntzean eta bitaminetan aberatsak diralako.

- Gozagarriak edo kondimentuak neurtu. Jateko minak, pikanteak, espeziak...eta enparauek tripako mina edo bihotzerrea eragin leikie.
- Kamomila, menda, poleoa edo bestealko infusinoak oso onak dira digestino ona egiteko. Berbarako, anis-bedarraren infusinoak haizeak ebitetan ditu.

ZORIONAK ETA URTEBARRI ON DANORI!!!

Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna

Gabonak eta urtebarria heldu dira eta urtero lez, aurten beldurrez hartzen dogu afari eta bazkari berezien preparazinoa. Mahai ganean azken afaria izango balitz lez jarten doguz jateko eta edatekoak eta, jakina, bazkari edo afari bakotxean 10.000 kaloria be hartu geinkez konturatu barik, bost egunerako behar doguzan kaloriak, hain zuzen. Kontuak kontu, jai egunen ostean ez gaitezan harritu 2-4 kilo hartu badoguz. Ondorioa: elikadureari jagokonean, Gabonaldia gehiegikerien boladea ez izateko ahaleginak egin beharko geunkez.

Erregaluak, jaiak, oporrak, jateko eta edatekoakā€¦ kontsumismoa da gaur egungo Gabonetan jaun eta jaube eta horri aurre egiteko aholku asko entzuten doguz edonon. Oraingoan elikadura arloan egiten doguzan gehiegikeriak aztertuko doguz.
Ohiko ohitura osasungarriak Gabonetan ahaztu egiten jakuz, jatorduen artean jaten dogu, postretzat pastelak, turroiak eta gauza gozoak gurago izaten doguz, frutak baztertuz; horrezaz ganera, normalean ura edan arren, Gabonaldian edari alkoholdunak edaten doguz; tarteka jateko koipetsuagoak preparetan doguz eta hori guztia Gabobaldiaren atxakian. Gabonak pasau ondoren, koplak izaten dira; ohitura kaltegarri horreek baztertzea ez da bape erraza izaten eta, beraz, norberak bere burua jagotea eta moderetea da botikarik onena.