Euskaldunok munduan  IV. urtea // 144. zenbakia

Euskerea aztergai nazinoarteko aldizkarietan


Bizkaie

‘International Journal of the Sociology of Language’ aldizkariak euskerearen inguruko alea argitaratu barri dau. Aldizkarian, Maria Jose Azurmendik eta Iñaki Martinez de Lunak sarrerea eta ondorioen atala idatzi dabez. Ganera, Miren Mateo, Jose M. Legarra, Erramun Baxo, Xabier Aizpurua, Jon Aizpurua, Nicholas Gardner, Mikel Zalbide, Jokin Azkue eta Josu Perales autoreek be artikuluak idatzi dabez.

Joshua A. Fishman-ek 1973an sortu eban aldizkaria. Orain arte 174 ale argitaratu dira eta azken horretan aztertzen da, hain zuzen be, euskerearen egoerea. Walter de Gruyter editorialaren eskutik, papelezko edizinoa eta PDF formatuko edizinoa daukaz aldizkariak. Ale horretan, Jose M. Legarrak eta Erramun Baxok Euskal Autonomia Erkidegoaren hizkuntza politikearen inguruko artikulua idatzi dabe. Xabier Aizpuruak eta Jon Aizpuruak Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa aztertu dabe; Nicholas Gardnerrek eta Mikel Zabalbidek euskerea ikasteko planifikazinoa landu dabe eta Jokin Azkuek eta Josu Peralesek helduei euskerea irakasteko metodoak izan dabez aztergai.

Konklusinoak ‘Basque: from the present toward the future’ izenburupean aurkezten jakuz. Argitalpenean, ganera, hizkuntza gitxituen inguruko artikulua be badator.