Eusko Jaurlaritzeak aurten 60 miloe euro bideratuko ditu hizkuntz politikara, 2005ean baino % 33 gehiago
Eusko Jaurlaritzak aurten 60.489.699 euroko aurrekontua bideratuko du hizkuntz politikarako, 2005arekin alderatuz %33,04ko igoera alegia, eta lan zein administrazioko esparruetan euskararen erabileran sustapenera bideratuko ditu bere indarrak, euskal hiztunen hizkuntz eskubideak "babestu eta bermatuko" dituen zerbitzu berezi bat sortzeaz gain.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, Kultura Saileko Zerbitzuen zuzendaria den Lore Bilbaorekin batera, gaur aurkeztu du Donostian Hizkuntza Politikarako aurrekontua eta bertan adierazi du aurrekontuen onartzea ekarri duen "akordioen dinamika positiboa" dela baita euskararentzat.
Baztarrikak aldeko botoa eman izana eskertu dio PSE-EE alderdiari eta Aralarren "ekkarpena" ere azpimarratu du. 2006an hizkuntz aurrekontuan izandako diru-igoerak inbertsiotara bideratuko dira, batez ere informazio eta komunikazio teknologietan.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren mende dagoen HABE aldizkariak, nagusien euskalduntzean aditua, 15.506.944 euroko aurrekontu zuzena izango du eta euskaltegietako matrikuletako dirua eta beste laguntza batzuk kontutan izanik, azkenean HABEk 39 milioi euroko aurrekontua izango du.
LEHENTASUNAK
Hain zuzen ere, 33 lan-ildo "indartuko dira bereziki" sailburuordetzaren aurrekontuarekin, hoietariko bat "nagusien euskaldunizazioaren eta alfabetizazioaren gaur eguneko beharizanen indartze eta eguneratzea" izango delarik Baztarrikaren esanetan.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak aurten abiaraziko du baita "biztanleak beren hizkuntz eskubideen berri emateko eta babesteko". Honela, "zuzenean detektatu nahi dira eskubide hauen urraketa, erdera eta euskararen arteko ezberdinketa nabaria dela eta", Baztarrikaren esnaetan.
Bestetik, Baztarrikak gaur goizean Euskadi Irratian emandako elkarrizketa batean adierazi duenez "gaur egun normaltasun osoz bizitzeko eragozpenak dituenak euskalzaleak dira, benetan elebidunak orain dela 20 urte baino askoz ere baino gehiago" baitira erran du bi hizkuntzen arteko tratamendu ezberdina argitzeko.
Elkarrizketa berean, hurrengo telebista digitalen plataformei lizentziak emateko eukara hutsezkoak edota euskarari zati handi bat eskeintzen dutenak puntuak jasoko dituztela nabarmendu du.