Zinea  IV. urtea // 144. zenbakia

L'Empire des loups


'L'empire des loups' film honetan hainbat thriller nahastetan dirala emoten dau: batetik, gomutea galdu dauen andrazko gazte bat daukagu; bestetik, hiltzaile baten bila dabilen polizia eta, bien bitartean, turkiarren mafia agiri da.

Honako honetan egiten dau huts pelikula honek; izan be, hasikerea interesgarria begitanduagaitik be, azpigaiok ez dira buztartzen eta filmaren garapena eta amaierea guztiz behartuta azaltzen jakuz, adar jote bat ikusi dogula pentsetaragino.

Hori guztiori gorabehera, esan beharra dago kontakizuna girotzeko lan teknikoa, behinik behin, ona dala; alde horretatik thriller hau egokiro atondu dabe; ganera, planoak sano itxiak dira eta horrek filmaren tonu ilunari ederto jatorkozan larritasuna eta klaustrofobia sortu eragiten dauz. Bestalde, Renok polizia ustel eta gogor modura egindako antzezpena maila onekoa da eta ez da atzean geratzen aldartea mila biderrez aldatu behar dauen Arly Jover-ena.

Laburbilduz, film honek jatorrizko pekatua dauka; izan be, maila teknikoan ondo eginda egon arren, maminean egiten dau kale. Argumentuak ez deutso ezelan be eusten eta amaierea ezin da xelebreagoa izan. Ez da harritzekoa gidoia idazteko lanean hainbeste jentek parte hartu izana.

Joseba Terreros

- Zuzendaria: Chris Nahon.
- Herrialdea: Frantzia.
- Iraupena: 128 minutu.
- Antzezleak: Jean Reno (Jean-Louis Schiffer), Arly Jover (Anna Heymes), Jocelyn Quivrin (Paul), Laura Morante (Mathilde), Philippe Bas (Laurent), David Kammenos (Azer), Didier Sauvegrain (Ackerman), Patrick Floersheim (Charlier), Etienne Chicot (Amien), Albert Dray (Lugarteniente), Vernon Dobtcheff (Kudseyi).
- Gidoia: Jean-Christophe Grangé, Chris Nahon, Christian Clavier eta Franck Ollivier; Simon Michael eta Luc Bossi-ren laguntzaz; Jean-Christophe Grangé-ren nobelan oinarrituan.
- Argazkia: Michel Abramowicz.
- Muntaia: Marco Cave.