Jan-edanak  IV. urtea // 144. zenbakia

Bilkariak


Zelan egin:

Aurrepreparazinoa:

Hostorea egiteko, norberaren gustora ura eta gatza gehituta, uruna oratu ore homogeneoa lortu arte. Ondoren, zabaldu orea arrabolegaz laukizuzen bat osotuz. Gurina arraboleagaz jo ezaugarri plastikoak hobetzeko, eta sartu aurreko orearen barruan (gurina ondo nahastu behar da). Gero, hasi bueltak emoten kontuan izanda 6 buelta bakarrik emon behar dirala.

Kremea egiteko, irakin esnea banilla-leka edegiagaz, esne hotz apur bat geroagorako itxita. Bestalde, jarri ontzi batean maizenea azukereagaz, eta ondo nahastau lehorrean. Ondoren, gehitu lehen gordetako esne hotza eta ondo irabiatutako arrautza-gorringoak, nahastau ondo dena, eta pasau iragazki txinatarretik. Kendu bainilea irakindako esnetatik, gehitu aurreko nahastea eta jarri su ertainean, lau minutuz irakin arte. Irakiten dauen bitartean, geratu barik eragin kremea erre ez daiten. Orea ondo egositakoan, atara gurinaz ondo igurtzitako erretilu zabal batera. Ondoren, estali film gardenagaz bero dagoala, eta itxi hotzitzen.

Preparazinoa

Zabaldu 2 edo 3 milimetroko zabalerako hostore-geruza bat arraboleagaz eta ebgki 1,5 zm-ko zabalerako zerrendatan. Joan bilkariak estaltzen ostore-zerrendakaz (8 zm inguruko luzerako metalezko hodiak), ostore-zerrenda 2 mm montetan saiatuz. Igurtzi gainazala arrautzagaz eta jarri irakiten, labeko erretilu batean eta 220 ºC-tan, 15 minutu inguru. Etxeko labea bada, 210 ºC-tan.
Egosi eta hotzitzen danean, atara moldetik bilkarien hostorea, eta itxi hotzitzen. Hotz dagoanean, bete pastel-kremeagaz.

Amaitzeko bota glas azukerea gainetik. Natilla fin batzuk jar daitekez oinarri lez, eta bilkariak gainetik.

Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria

Kaixo irakurleok, Gabonaldiaren azken txanpan, azkenaldian postrerik egin barik gagozanez, Gabonetan zein gabonaldia pasauta be, edozein etxetan egin daiteken errezetea azalduko deutsuet. Bilkariak egingo doguz, beste modu batera ezagunagoak diran 'kanutiloak'.

Beraz, sartu gaitezan suetean amantala jantzita.

Bilkariak

Osogaiak: (4 lagunentzat)

Ostorea egiteko:

· Tarteko uruna 200 gr.
· Gatza.
· Ura 120 gr.
· Gurina 200 gr.

Kremea egiteko:

· Esnea 500 gr.
· Bainila-leka bat
· Maizena 40 gr.
· Azukerea 100 gr.
· Lau arrautza-gorringo.