Euskaldunok munduan  IV. urtea // 144. zenbakia

Urrezko Abakoa emon deutso Shangaiko Euskal Etxeak Ibarretxeri


Bizkaie!

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Shangaiko Euskal Etxearen saria jaso dau oraintsu. Juan Ignacio Motiloa euskal etxe horretako presidenteak esan dauenez, lehendakariaren zeregin instituzionalagaitik eta bere giza-mailarengaitik erabagi dabe saria emotea.

Motiloa zein Shangaiko Euskal Etxeko hainbat ordezkari Euskal Herrian dagoz egunotan Gabonen atxakian eta horregaitik, Eusko Jaurlaritzan bertan emon deutse Ibarretxeri saria. Lehen urtea da Urrezko Abakoa saria emoten dabena baina hemendik aurrera urtero egiteko adierazo dabe.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Juan Ignacio Motiloak esan dau Asiako euskal etxe bakarraren helburua Txinan euskal kulturea eta identidadea bultzatzea dala, eta era berean, loturea egin gura dabela Asiako herrialde horretako hainbat lekutan bizi diran 32 bazkideen artean.