Zinea  IV. urtea // 144. zenbakia

Googleko sortzaileek film bat produziduko dabe


Bizkaie!

Larry Page eta Sergey Brin Google Internet bilatzailearen sortzaileak 'Broke Arrows' filmaren produktore ejekutibo izango dira.

Reid Gershbein arduratu da miloe bat dolarreko aurrekontua daukan pelikula zuzentzeaz. Gershbein Googleko sortzaileen laguna da 90ko hamarkadatik, hirurak Stanfordeko Unibersidadean informatikako ikasleak ziranetik.

Pelikula osoa San Frantzisko urian filmau dabe eta 2006ean estreinauko da. Pertsonaia nagusia Reese da, atentadu terrorista batean haurdun dagoan bere emaztea galdu dauen gizona.

Gero eta ohikoagoa da Internet munduko persona garrantzitsuek film luzeak finantzatzea. Gauzak holan dirala, Jeffrey Skollek, eBay enkante konpainiaren zuzendari izandakoak, film bi produzidu ditu oraintsu: 'Syriana' eta 'Good Night and Good Luck'.