Bizkaieraz lau liburu barri
2007-01-29 01:00 KultureaLabayru Ikastegiak lau liburu barri aurkeztu barri ditu Elkar-Iparragirre liburudendan, lehen Urretxindorra zana: Alvaro Rabelliren ‘Egurrezko hankak’, Bitoriano Gandiagaren ‘Hitz lauz idazten’, Ana Oar-Arteta eta Hiart Legarraren ‘Euskal deklinabidea bizkaieraz’ eta Elisabete Zalloren ‘Bizkaierazko aditza’. Danak mendebaldeko euskalkian sortutakoak.
Labayru Ikastegiak lau liburu barri aurkeztu barri ditu: Alvaro Rabelliren ‘Egurrezko hankak’, Bitoriano Gandiagaren ‘Hitz lauz idazten’, Ana Oar-Arteta eta Hiart Legarraren ‘Euskal deklinabidea bizkaieraz’ eta Elisabete Zalloren ‘Bizkaierazko aditza’. Danak mendebaldeko euskalkian sortutakoak.
Bitoriano Gandiaga olerkari bizkaitarrak hainbat aldizkaritan prosan kaleratutako testuak eta poesia liburuetan idatzitako testuak batu ditu Iñaki Sarriugartek.
Bestetik, Alvaro Rabellik ‘Idatz eta Mintz aldizkarian azken zortzi urteotan kaleratutako 25 narrazino labur batu ditu.
Azken buruan, bizkaieraz idazten ikasteko liburu bi aurkeztu ditu Labayruk. Ana Oar-Artetak eta Hiart Legarrak bizkaierazko deklinabidea jorratzeko ikasgaiak eta ariketak batu dabez ‘Euskal deklinabidea bizkaieraz’ liburuan. Horrezaz gan, Elisabete Zalloren ‘Bizkaierazko aditza’ berrargitaratu dau ikastegiak.
Hunkigarria izan zan Iñaki Sarriugartek berbaldiaren amaieran Karlos Zarragari (hainbat urtean liburu-sailtzailea izanikoa eta azkenengo urteotan Urretxindorra liburu-dendako euskera arloko arduraduna) idatzitako poematxua irakurri ebanean, egon be bera bertan egoan eta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!