Duncan Dhuren joan-etorriak batzen dituan liburua aurkeztuko dabe

Bizkaie! 2007-01-30 01:00   Musikea
Aurkezpena gaur, urtarrilak 31, Bilboko FNAC dendan izango da

‘Duncan Dhu. Crónica de un éxito. 1984/89’ izeneko liburuan batu ditu Juan Ramón Vilesek donostiarrek Mikel Erentxunen gidaritzapean 80. hamarkadan egindako ibilbidea.

Duncan Dhu azken hogeta bost urteotako talderik ezagun eta arrakastatsuenen artean dago. Baina, musika munduko izen handi askogaz pasetan dan legez, badira salmenta, bira eta lehenengo postu guztien atzean, artista horreen inguruko hainbat eta hainbat alderdi ezezagun. Duncan Dhu bada horren eredu. Artista askorengana hurreratzeko modu aproposa izaten da hasierako sasoiak gogoratzea, jatorriak eta gauzen zergaitiak aztertu ahal izateko eta hori da, hain zuzen be, Juan Ramón Vilesek egin dauena. Vilesek inork baino hobeto ezagutzen ditu taldearen ibilbidearen hasierako urte hareek, izan be, Duncan Dhuren parte izan zan Mikel Erentxun eta Diego Vasallogaz batera. Horreek danak ‘Duncan Dhu. Crónica de un éxito. 1984/89’ izeneko liburuan batu ditu eta Bilboko FNAC dendan aurkeztuko ditue.

Taldeak, ideia hutsa zanetik 1989ra arte, urrezko disko bi eta platinozko beste sei lortu zituan. Cien gaviotas, Casablanca, Una calle de París, En algún Lugar, Esos ojos negros, Jardín de rosas eta beste hainbat kanta oso ezagunak izan ziran sasoi batean.

Juan Ramón Vilesek urte hareetako kronikea egiten dau eta taldearen jarrera librea erakustea da bere helburua, Donostiako ingurunera lotuta egonda be, Movida Madrileña dalakoaren azken olatuen ganean be ibili ziran eta. Hasierako Elvisen eragina, Canciones lanaren garaia eta taldearen arrakastearen amaierea dira, besteak beste, liburuak jorratzen dituan beste gai batzuk. Taldearen alde ilunak be agirian ixten ditu, hanka-sartzeak, ospearen eragina, purutasun musikala mantentzeko erronkea lehia komertzialaren aurrean... Azken horren ganean, Vilesek berak honakoa dino: ‘zeozelan esatearren, hainbat gauza adostu egin dira Duncan Dhuri jagokonez: neskatoentzako taldea zala, komertziala... Duncan Dhu, azken batean, 80ko hamarkadako talde bat izan zan New Wave dalakoaren ondorioz sortu zana eta ‘indie’ izaeraduna’.

Lan hau garai baten erreibindikazinoa da eta taldearen momentu zehatz batena, baina gehiago be bada, hau da, Juan Ramon Vilesentzat, 22 urteko zirkulua zarratzea. ‘Lehenaldiaren arteko bakearen sinadurea da, arlo musikalean eta personalean’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu