Aintzane Etxebarriaren tesia Cum laude
2007-02-01 01:00 Euskerea berbagaiLabayru Ikastegiko Aintzane Etxebarriak ‘Estrategiak euskerearen ikaskuntzan eta irakaskuntzan’ izeneko tesi-lana defendidu eban Deustuko Unibersidadean oraintsu. Tesi zuzendari Itziar Turrez izan dau eta epaimahaian Rosa Miren Pagola, Manu Etxebarria, Iñaki Gaminde, Jon Kortazar eta Feli Etxeberria egon ziran.
Labayru Ikastegiko Aintzane Etxebarriak ‘Estrategiak euskerearen ikaskuntzan eta irakaskuntzan’ izeneko tesi-lana defendidu eban Deustuko Unibersidadean oraintsu. Tesi zuzendari Itziar Turrez izan dau eta epaimahaian Rosa Miren Pagola, Manu Etxebarria, Iñaki Gaminde, Jon Kortazar eta Feli Etxeberria egon ziran.
Behar honek hiru helburu ditu; batetik, ikasleak euskerearen ikaskuntzan egiten daben ikas-estrategien erabilerea aztertzea; bestetik, irakasleak euren eskoletan ikas-estrategiak lantzen dituan ikustea; eta, era berean, hizkuntzen irakaskuntzarako egindako materialak behatuaz, ikas-estrategiak lantzeko erabilten diran ariketak batzea.
Ondorio orokorrak askotarikoak izan dira, baina nagusiena irakasleek egiten daben ariketa bidezko ikas-estrategien erabilerearen bultzadea ez dala oso altua, eta gainera, irakasleek egiten daben ikas-estrategien irakaskuntzea eta ikasleek egiten daben ikas-estrategien erabilerea ez datozala bat.
Epaimahaikideek zoriondu egin eben Aintzane eta azpimarratu tesi txukuna eta forma aldetik oso ondo egindako tesia izan dala, koherentzia handiz idatzitakoa eta oso garbia. Horretarako gogor egin dau behar eta bere tesi zuzendariak, Itziar Turrezek esan eban legez, ‘Aintzanek badauka ikerketarako gaitasuna, erronkei eta eragozpenei aurre egiten deutse, beti lan egiteko prest dago eta autokritikea egiten dau. Gai erosoagoa aukeratu eikean, beste ikertzaileek landutakotik abiatuta, baina irakasle dan neurrian, gai horri aurre egin gura izan deutso’.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!