Euskadik kulturea defendiduten dau

Bizkaie! 2025-09-24 12:30   Euskerea berbagai

Garapen jasangarriaren motor legez.

Euskadi foro globalean parte hartuko dau, giza garapen jasangarriaren eredua emoteko. Eredu horri esker, gizarte, ekonomia eta ingurumen-ondoizate maila handiak lortu dira, eta kultura eta identidadea politika publikoen erdigunean kokatu dira.

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak Why We Need a Culture Goal Now nazinoarteko osoko bilkuran parte hartuko dau (irailak 27) eta kultura 2030aren osteko agenda globalean Garapen Jasangarrirako Helburu lez sartzea defendiduko dau. Esangura horretan, 18. Helburua aurkeztuko dau, Eusko Jaurlaritzeak kultura eta hizkuntza-aniztasunari eskainitako ekimen aitzindaria, UN Etxeagaz, gizarte-eragileakaz eta instituzinoakaz batera landutakoa.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak ordezkatuko dau Euskadi MONDIACULT 2025en, Kultura Politikei eta Garapen Jasangarriari buruzko UNESCOren Mundu Konferentzian. Konferentzia Bartzelonan egingo da datozen egunetan.

MONDIACULT 2025

  • Irailak 26: Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek kultura-eskubideei buruzko lege-ekimenak aztergai izango diran panelean parte hartuko dau, Kanarietako, Kataluniako eta Nafarroako ordezkariakaz batera. (12:00–12:45, MACBA Museoa – Sala Teatre, Bartzelona).
  • Irailak 27: Ibone Bengoetxea lehendakariordeak Why We Need a Culture Goal Now nazinoarteko osoko bilkuran parte hartuko dau (11:30 – 13:30, CCCB – Theatre Room, Bartzelona).
  • Irailak 30:

o Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak adimen artifizialaren aroan atzerriko hizkuntzak irakasteko erronka barriei buruzko mahai-inguruan parte hartuko dau (9:00 – 11:30, Agora Cívica programearen barruan).
o Euskadik ekitaldi paralelo bat izango dau agenda ofizialean, Eusko Jaurlaritzeak eta UN Etxeak batera atondutakoa: Culture in the Global Agenda: Localization, Diversity, Community izenburupean, topaketeak 2030 Agendaren kokapenari buruzko kultura eta hizkuntza-aniztasunari buruzko mahai-ingurua izango dau, Gales, Hawai eta Nazino Batuen 2030 Tokiko MONDIACULT 2025en parte hartuta, Euskadik indartu egingo ditu bere nazinoarteko proiekzinoa eta kulturearen aurreko bere konpromisoa, kohesino sozialaren, ekidadearen eta jasangarritasunaren motor lez.

Zer da MONDIACULT 2025?

Kultura Politikei buruzko UNESCOren Mundu Konferentzia, hain zuzen be eta Bartzelonan egingo da, 2025eko irailaren 29tik urriaren 1era. Kulturako 100 arduradun, líder eta nazinoarteko eragile baino gehiago batuko dira kulturako agenda globala zehazteko eta haregaz daben konpromisoa berresteko. Edizino honetan, kulturako sektorearen joerak, erronkak eta aukerak eztabaidatuko dira, baita kulturea munduko ondasun publikotzat autortu eban 2022ko azken edizinotik lortutako aurrerapenak be. Ahalegin horreek babesteko, UNESCOk Kultura Politikei buruzko lehen Mundu Txostena aurkeztuko dau, kultureak garapenaren dimensino guztietan dituan ondorioak ebaluetako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu