Urtxintxa Eskoleak 'Aisialdiko Begirale Ikastaroa' eskainiko dau Bilbon
2025-10-01 08:36 Euskerea berbagaiIzena emoteko epea urriaren 3ra arte egongo da zabalik.

Bilbon egingo da 2024-2025 ikasturteko Urtxintxa Eskolako Aisialdiko Begirale Ikastaroa, hezkuntza ez-formalean eta aisialdi hezitzailea maite daben gazteei zuzenduta. Aukera parebakoa da ume eta gazteakaz hezitzaile lanetan ibili nahi dabenentzat, euskeraz eta balioetan oinarrituta.
Ikastaroak Ume eta Gazteen Aisialdirako Begirale titulua eskuratzea ahalbidetuko dau, Eusko Jaurlaritzeak homologauta. Trebakuntza metodologia parte-hartzailearen bidez egingo da, tokian tokiko errealidadera egokituta eta honako balioetan oinarrituta: feminismoa, parte-hartzea, aniztasuna eta kulturartekotasuna. Helburua da aisialdi hezitzailea eta euskalduna sustatuko daben agente aktiboak trebatzea.
Ikastaroaren ezaugarriak
- Iraupena: 150 ordu teoriko + 160 ordu praktiko.
- Ordutegia: Ikastaroa astegoienetan emongo da, 9:00etatik 15:00retara. Ordutegi zehatza eta egutegi osoa Urtxintxa Eskolearen webgunean konsultau daitekez.
- Prezioa: 470 euro.
Baldintzak eta izen-emotea
Ikastaroan parte-hartzeko gitxienez 17 urte beteta izatea (2025ean zehar) eta DBH titulua izatea beharrezkoa da. Ikastaroa euskeraz izango da eta bertan parte-hartzeko euskeraz egiteko gaitasuna izatea ezinbestekoa da.
Izena emoteko epea urriaren 3ra arte egongo da zabalik eta matrikulazinoa Urtxintxa Eskolearen
webgunearen egin behar da: urtxintxaeskola.eus.
Helburu nagusiak
- Jentartean eragiteko eta eraldatzeko kontzientzia kritikoa lantzea.
- Aisialdiko jarduerak planifikau, dinamizau eta ebaluetako autonomia eta gaitasunak lortzea.
- Talde-lana, teknika praktikoak eta ume zein gazte kulturen ezagutzea.
- Hausnarketa kritikoa eta sormena sustatzea.
Informazino gehiago
eskola@urtxintxaeskola.eus
633 522 380
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!