Abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko ditu Kontseiluak

Bizkaie! 2025-10-07 12:47   Euskerea berbagai

Euskerearen etorkizunaren alde milaka lagun batuko dira abenduaren 27an.



Euskerea larrialdi linguistiko egoeran dagoala adierazo eta urtebete aurrerago, Euskalgintzearen Kontseiluak bere diagnostikoa berretsi eta, ezer aldatu ezean, euskerearen etorkizuna jokoan dagoala zehaztu dau.

Larritzeko osogai guztiak izan arren, itxaropen mezu bat zabaltzeko prentsaurrekoa egin dau Kontseiluak, eta euskaltzaleei dei egin deutse indarrak batu eta euskerearen etorkizunari norabide barria emoteko. Euskaltzaleon garaia da! adierazo dau Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak.

Kontuak kontu, abenduaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Bilbao Arena euskerearen eta euskaltzaletasunaren  arnasgune bilakatzeko deia egin dabe, milaka persona batuko dituan ekitaldi erraldoian. Ekitaldirako sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri www.pizkundea.eus webgunean.

Agerraldian dozenaka euskalgintzako ordezkarik (AEK, Elkar, Euskal Herriko Ikastolak, Taupa Mugimendua, Berria, Eusko Ikaskuntza, Elhuyar, Emun, IKA, Bai Euskarari, Hizkuntz Eskubideen Behatokia, EHE, Hamaika, Zenbat Gara...) eta norbanako euskaltzalek parte hartu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu