'Eta euskeraz egiten badogu?'

Bizkaie! 2025-09-24 10:53   Euskerea berbagai

Mintzapraktika egitasmoan izena emoteko epea zabalik.

Bada urtebete Mintzapraktika egitasmoa proposamenagaz etorri zala. Eta euskeraz egiten badogu lelopean, hizkuntzearen praktika eta zaletasunak buztartzeko konbitea egin zan, parte-hartzaileen gustuko jarduerak euskera praktiketako aukeretan bilakatuz.

Ezagutzen ez dauenarentzat, egitasmoaren funtzionamendua oso sinplea da: euskeraz ondo moldatzen dan persona bat, hizkuntza mailea hobetu nahi daben lagun talde bategaz batzen da eta hainbat gaien inguruan berba egiten dabe. Maiztasuna, normalean, asterokoa izaten da.

Mintzapraktika 

Bada Mintzapraktika kafetegi batean, kafe baten bueltan egiten jarraitu nahi dauenik, baina azken urteetan batez be, ikusi da Mintzapraktika beste zaletasun batzuekaz guztiz bateragarria dala. Euskeraz egiteko ez dogu gure gogoa besterik behar, baina aldi berean, beste edozein osogarrigaz lagundu geinke: yogako esterilea, kakorratzak, mendiko botak, boxeoko eskularruak, bizikletak...

Horren erakusgarri dira azken ikasturtean martxan jarri diran taldeak, esaterako, irakurle edota antzerkia euskeraz ikusteko taldeak eta baita herriek alkarren ereduak jarraituz martxan jarri dituenak be. Mintzapraktikak eskaintzen dituan aukerak amaibakoak dira, euskeraz bizi gura dauen persona guztiei horretarako tartea eta aukerea eskainiz, haren beharrizan, egoera eta interesetara egokituz.

Mintzapraktika, euskerearen alde

2024ko abenduan Taupa euskaltzaleen mobimendua jaio zan, Euskal Herriko euskaltzaleak atontzeko eta euskerearen aldeko ekarpena egiteko aukerea eta modu barriak eskaintzeko helburuagaz. Halanda ze, egitasmo horretan dabizen milaka lagunek ekarpen oso garrantzitsua egiten deutse euskerearen bizibarritze prozesuari. Benetako aktibista linguistikoak dira eta musutruk egiten dabe ekarpen hori.

Euskerearen alde modu askotan aktibau gaitezke: lehen berbea euskeraz esanaz, euskera alkarteetan parte hartuz, manifestazioetara bertaratuz eta jakina, Mintzapraktikan izena emonez.

Kontuak kontu, proposamenean izen emon daiteke hemen edota bakotxaren herriko euskera alkartean edo euskaltegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu