Nerea Ibarzabalek sorkuntza-egonaldia egingo dau
2025-09-29 08:31 Euskerea berbagaiGora igo izeneko proiektuari ekingo deutso.

Etxepare Euskal Institutuak Residencia Literaria 1863gaz batera atondutako literatura-sorkuntza egonaldia Nerea Ibarzabal Salegik egingo dau zemendian Coruñan.
Ibarzabal Salegik egingo dauen hilebeteko egonaldian aukerea izango dau haren sorkuntza proiektua egiteko. Egonaldiaren helburua euskerazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, euskal idazleei espazio, denpora, giro eta baldintza ezin hobeak eskaintzea, euren sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz heltzeko testuinguru egoki batean.
Nerea Ibarzabal Salegi ikasketaz kazetaria da eta jardunez bertsolaria eta idazlea. Gidoilari eta prentsako kolaboratzaile lanetan be ibili da, banaka zein Txakur Gorria sormen-kolektiboaren barruan. 2022an argitaratu eban haren lehen eleberria, Bar Gloria (Susa); urte berekoa da Jakelinen egunerokoa be, ume eta gazte literaturan (Ikas Elkar).
Egungo Bizkaiko bertsolari txapelduna da eta azken Txapelketa Nagusiko finalistea. Coruñako sorkuntza-egonaldian Gora igo izeneko proiektuari ekingo deutso eta ipuin luzeen bildumea izatea aurreikusten da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!