Marauri-Jatabek euskerearen erabilerearen alde egin dau

Bizkaie! 2025-10-06 10:23   Euskerea berbagai

Laguntzea gura dabenek urriaren 31 baino lehen eskatu beharko dabe.

Jatabetarren artean euskerea ikastea sustatzen jarraitzeko asmoz, Maruri-Jatabeko Udalak dirulaguntza programea jarri dau martxan, Maruri-Jataben erroldautako personek homologauta dagozan euskaltegi edota barnetegietan, helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dabenentzako.

Kasu honetan, laguntzak Maruri-Jataben erroldauta dagozan eta 2024-2025 ikasturtean euskera ikastaroak egin dituen personei zuzenduta dagoz. Holan, laguntzea eskatu nahi daben jatabetarrek urriaren 31 baino lehen eskatu beharko dabe udaletxean eta eskariak ebazteko gehienezko epea zemendiaren 28a izango da.

Laguntzea jaso ahal izateko, ezinbestekoa izango da, besteak beste, matrikulea egiten danetik ikasturtea amaitu arte gitxienez orduen % 90era bertaratzea, ikastaroa amaitu eta gainditu izana eta aurreko deialdietan dirulaguntzarik ez jasotea.

Dirulaguntzearen zenbatekoari jagokonez, matrikulearen % 75 izango da oinarrizko errenta edo gizarte-larrialdietarako laguntzak jasoten dituenentzat, dirulaguntzearen helburu dan ikasturtean lanbakotasunean dagozanentzat edo geratzen diranentzat eta 0-12 urteko seme-alabak Maruri-Jataben erroldauta dituenentzat. Gainerako ikasleentzat laguntzea matrikulearen % 25 eta % 50 artekoa izango da.

Oinarrizko Errentea edo Gizarte Larrialdiko Laguntzarik jasoten daben eskatzaileek, ikasturtearen barruan lan barik geratzen diranek eta Maruri-Jataben erroldautako 0-12 urte bitarteko seme-alabak dituen aita edo amek, matrikulearen % 75 jasoko dabe; gainontzeko ikasleek, barriz, matrikulearen % 25 eta % 50 bitarteko kopurua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu