Akordio soziopolitiko barria dakar Batuz Aldatu dinamikeak
2025-09-26 12:50 Euskerea berbagaiEuskerearen pizkunde barria eragitea da asmoa.

Gaur, Hizkuntzen Europako Egunean, Batuz Aldatu adostasun sozialaren ehundik gora sinatzaile batu dira Donostian, Miramongo Parke Teknologikoan, Euskalgintzearen Kontseiluak deituta. Bertan aurkeztu dabe hizkuntza-politiken arloko Itun Soziopolitiko barrirako eskaintza dokumentua. Proposamenak euskereari etorkizuna bermatzeko hizkuntza-politiketan egin behar dan saltoaren oinarriak jasoten ditu: euskerearen ezagutzea orokortzea, normal erabilteko baldintzak sortzea eta estatus-autortzan aurrera pausuak egitea.
Itunerako eskaintzea abiaburu hartuta, alkarrizketea zabaltzen joateko konpromisoa hartu dau Kontseiluak, adostasunaren oinarri soziala zabaltzea helburu.
Euskerearen aldeko konpromisoak hartuz, Itunean zehaztutakoagaz bat egiten daben eragileek www.kontseilua.eus helbidean sinatu ahal izango dabe dokumentua eta Itun Soziopolitiko barrirako eskaintza dokumentuaren gainekoak be hortxe dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!