Julieta Venegas, Raimundo Amador, Atom Rhumba, Delorean eta The James Taylor Quartet izango dira Sagarrandotik 07an
2007-01-30 01:00 MusikeaSagarrandotik jaialdiaren bosgarren edizinoa martiaren 16an eta 17an izango da Hernanin, eta Julieta Venegas, Maneta de Kamioneta + Raimundo Amador, Atom Rhumba, Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band, La Inconsciencia de Uoho, Zea Mays eta Obrint Pas taldeak pasauko dira bertatik.
Sagarrandotik jaialdiaren bosgarren edizinoa martiaren 16an eta 17an izango da Hernanin, eta Julieta Venegas, Maneta de Kamioneta + Raimundo Amador, Atom Rhumba, Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band, La Inconsciencia de Uoho, Zea Mays eta Obrint Pas taldeak pasauko dira bertatik.
Lehenengo egunean, martiaren 16an, Delorean, Skalariak, The James Taylor Quartet, The Bon Scott Band eta La Inconsciencia de Uoho taldeek joko dabe. Ateak gaueko 21:00etan zabalduko ditue, eta jaialdia goizaldera arte luzatuko da.
Zapatuan, martiaren 17an, 21:00etatik aurrera taula gainean izango dira Zea Mays, Obrint Pas, Atom Rhumba, Maneta de Kamioneta + Raimundo Amador eta, izar nagusi legez, Julieta Venegas mexikarra.
Antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, sagardotegi garaia ‘modu berezian’ ospatuko dau aurten Sagarrondotik jaialdiak, ‘eta baita ospakizunerako beren beregi egokituko dan gunera hurreratzen dan mundu guztiak be’. Bertan, musikaz gain, eta ohiko dan moduan, otartekoak, txosnak eta zelan ez sagardao kupelak egongo dira.
Aurten be web-orria (www.sagarrondotik.com) barritu da, eta bertan, jaialdiaren inguruko azken barriakaz batera, beharrezkoa dan informazinoa jaso ahal izango da, sarreren salmenta puntuak zein gunearen kokapena.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!