'Volver' filmak jaso ditu Goya sari nagusiak
2007-01-29 01:00 BarriakGuillermo del Toro zuzendariaren El laberinto del Fauno filmak lortu zituan sari gehien: zazpi. Halanda be, Pedro Almodovarren Volver filmak eroan ditu sari nagusiak.
Goya sarien ekitaldian, Espainiako Zinema-jaialdiaren XXI. edizinoan, zinemagintzako hainbat arpegi ezagun batu ziran. Film nagusiak Guillermo del Tororen El laberinto del Fauno eta Pedro Almodovarren Volver izan ziran. Lehenengoak zazpi sari lortu zituan, tartean jatorrizko gidoirik onenari eta emakumezko aktore barri onenari (Ivana Barquero). Almodovarren filmak sari honeek lortu ditu: film onenari, zuzendari onenari, emakumezko bigarren mailako aktore onenari (Carmen Maura) eta emakumezko aktore onenari (Penelope Cruz). Zuzendaria ez zan ekitaldian egon eta Penelope Cruzek jaso eban saria haren partez.
Alberto Iglesias donostiarrak musika onenaren Goya saria irabazi eban Mantxako zuzendariaren filman egindako lanagaitik.
Juan Diegok aktore onenaren saria jaso eban Vete de mi lanean, sari hori jasoteko aktore faboritoak Alatriste eta Salvador filmetakoak izan arren.
Ohorezko Goya saria Tedy Villalba produktoreari emon eutsien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!