Gipuzkoako Bertso Txapelketea gero eta hurrago

Bizkaie! 2007-01-30 01:00   Bertsolaritzea

Zazpi hilebete barru, datorren irailean jarriko da martxan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea baina antolatzaileek aurreratu dabenez, parte hartu gura dabenek zezeilaren 1etik aurrera izango dabe aukerea txapelketan izena emoteko.

Zazpi hilebete barru, datorren irailean jarriko da martxan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea baina antolatzaileek aurreratu dabenez, parte hartu gura dabenek zezeilaren 1etik aurrera izango dabe aukerea txapelketan izena emoteko. Zezeilaren 28ra arte egongo da zabalik izena emoteko epea.

Parte-hartzaileek hiru bide izango dabez izena emoteko: www.bertsozale.com webgunean, telefonoz Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko 943-670575 zenbakira deituta eta alkarte horrek Tolosan dauen egoitzara hurreratuta.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketea 2003an jokatu zan azkenengo aldiz eta Maialen Lujanbiok jantzi eban txapela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu