Windows Vista, salgai honezkero

Bizkaie! 2007-01-30 01:00

Azkenean, Microsoftek gaur, urtarrilak 30, jarri ditu salgai Windows Vista eta Microsoft Office System programak. Gaurtik aurrera, 70 herrialdeetako dendetan eskuratu daiteke software produktua.

Azkenean, Microsoftek gaur, urtarrilak 30, jarri ditu salgai Windows Vista eta Microsoft Office System programak. Gaurtik aurrera, 70 herrialdeetako dendetan eskuratu daiteke software produktua.

Software multinazionalak azken 30 urtetan kaleratu dauen produkturik garrantzitsuena da Windows Vista. Bertsinoaren garapen edo eboluzino naturala baino gehiago, iraultza eta erabiltzaileen bizitza digitalean bolada barria dakar sistema eragile honek.

Microsoftek 20.000 miloe dolar bideratu ditu proiektu honetara eta ia sei urte emon ditu garatzeko. Ondoko alorrei emon deutse garrantzia Bill Gatesek zuzentzen dauen konpainiak: erabilgarritasuna, bilaketak, grafikoak, segurtasuna, eduki multimedien kudeaketea eta dispositibo periferikoakaz hartu-emonak (kamera digitalak, bideo aparatuak…).

Argazkiak, musika eta bideoak egin eta alkarbanatzeko eta komunidade digitaletan (blogetan, online jokoetan…) parte hartzeko aukerea emoten dau Windows Vistak.

Horrezaz gan, 2007 Microsoft Office Systemeak erabiltzaileen produktibidadea hobetuko dau, Word, Excel eta PowerPoint programen bertsino barrituakaz. Hori guztia, segurtasun neurri hobeakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu