Euskera eskolak Parisen

Bizkaie! 2007-01-30 01:00   Euskerea berbagai

HABEk eta Pariseko Eskual Etxeak euskera eskolak sustatzeko hitzarmena sinatu dabe. Ganera, autoikaskuntza programea (BOGA) be jarriko dabe martxan.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) eta Pariseko Eskual Etxeak hitzarmena sinatu dabe bertan emoten diran eskolak eta irakasleek behar dituen material didaktikoak diruz laguntzeko eta sustatzeko.

Ganera, autoikaskuntza programei (BOGA) jagokenez, HABEk, Eskual Etxearen eskaria aztertu ostean, zerbitzu hori martxan jarteko proposamena eta baliabideak eskainiko deutsoz, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzako iturriek jakinarazo daben legez.

Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika, Pariseko Eskual Etxeko presidente Robert Estagnan eta HABEko zuzendari Joseba Erkizia Frantziako uriburuan izan dira hitzarmena sinatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu