FORTE proiektua Euskal Herrian
Eta, jakina, Bertsozale Elkartea. Lehengo artikulu batean Iñakik zabalago azaltzen ebanez zein dan Euskal Herrian garatuko dan proiektua, ez dot larregi sakonduko atal honetan.
Oraingoan, kanpora joan beharrean, kanpotarrak etxera ekarri doguz. Asteburua Euskal Herrian pasau dabe proiektuetako ordezkariek eta ondorioak atera beharko dabezan adituek. Berton, bariku goizean instituzionetako ordezkariakaz batu ziran, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzaren errealidadea parajetik ezagutzeko. Esan beharra dago bilera hori Felix Etxeberria EHUko hezkuntza kulturanitzeko irakasleak preparau ebala. Arrastian Bertsozale Elkartea eta Dokumentazino Zentroa ezagutu ebezan eta gauean Astigarragara joan ziran, sagardotegi batera. Zapatu goizean Bizkaiko Bertsozale Alkarteak Mendatan antolatutako bertsolari gazteen topaketetara joan ziran, Bertsofitxen proiektuaren alde praktikoa ikusteko. Azkenik, zapatu arrastian bilera bi egin ebezan bertsolaritzearen inguruko zalantzak argitu eta proiektuaren jarraipena egiteko.
Proiektu handia da berez; inork gehiago jakin gurako baleu honen ganean, informazino gehiago topauko dau www.forteproject.org gunean.
Xabier Paia
Garagarrilaren hasikerea baino lehenago, Iñaki Aurrekoetxea Bizkaie!-ko kide eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Transmisino arduradunak Ingalaterrara alkarregaz egindako bidaia baten barri emon eutsuen. Elisabeten erreinura joan behar izan gendun Europako Batasunaren baitan aurrera ataraten gabizan proiektu bat aurkeztera. Proiektu orokorrak FORTE dauka izena.
FORTEk Europako Batasunagaz alkarlanean dihardu, 'edozein jarduera kultural gazteen ondoizate eta garapen personalerako sano onuragarria izan leiteke eta'. Hezkuntza curriculumari, hezkuntza ez formalari eta agintaritza publikoen kultur politikei zenbait aldaketa proposatzea da FORTEren gorengo helburua. Gazteen garapen osorako beharrezkoak dira hezkuntza formala, ez formala eta informala, pausorik handienak azken bietan emon barik egon arren.
Proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira:
-Europako lau lurraldetan ekintza kulturalak martxan jartzea, hezkuntza formal, informal zein ez formalean.
-Ondorioak ataratea lau horreen eta Europako beste zenbait esperientziaren bitartez, irakasle eta hezitzaileentzako materiala sortzeko.
-Proiektuen eta ondorioen barri emotea.
Proiektu horretan parte hartzera aurkeztutako talde guztien artean, honako lauak aukeratu ziren:
EQ: Londreseko Newham Sixth Form College hezkuntza zentroko musika-talde berezia da, musikari mota desbardinak buztartzen dauzalako inprobisazinoan eta talde-konposizino lanetan. Euren FORTE proiektua ahotsik bako film batentzako soinu-banda zuzenean sortu eta grabetea izango da, hainbat eskolagaz alkarlanean jarraituz.
Wrangelnetz: Berlinen dago. Schlesische27 kultur zentroak martxan jarri eban orain dala zenbait urte. Lekuan lekuko erakundeek sortutako alkarte interinstituzionala da eta bere helburua gazteen egoerea artearen eta proiektu artistikoen bitartez hobetzea da. Euren FORTE proiektuak jantzea eta musikea batzen dauzen programa zabal bat garatzen dau eta kaleko jaialdi handi batean gauzatuko da.
Babilonas: 1993an sortu zen Vilniusen (Lituania) eta ordutik gazteentzako proiektuak sortzen dauz artea eta hezkuntza batuz. Euren FORTE proiektuak daborduko garatzen ebezan ekintzak zabaltzeko aukerea emongo deutse, irakasleakaz lan egiteari be ekingo deutsiela.