Eretxia  IV. urtea // 137. zenbakia

Epaiketa baino gehiago


Esan izan dot iraganeko kontuak zirala horreek holantxe dalako. Egoerea guztiz desbardina da. Madrileko gobernua ez da Aznarrena, nahiz eta horreenbeste kontutan aje zaharrak ganetik ezin kendurik dabilzan. Ezker abertzaleak be beste bide bat hartuko dauela emoten dau. Epaitutakoentzako, ostera, ez dago oraindino aldaketarik.

Ondorengo asteetan jazoko danak zerikusi handia izango dau bake prozesuaren ibilbidean. Baten batek esango deust justiziak hareen bidea hartu behar dauela eta ez dauela politikeagaz zerikusirik izan behar. Arrazoia izango leuke holan pentsetan dauenak. Halanda be, badagoz epaiketa honen ganean inportanteagoak diran kontuak. Ez dogu ahaztuten ‘Segi-Haika’-ren prozesuan jazotakoak be zerikusi handia izan ebala bidea errazteko orduan. Eta bide hau sendotzeko unean gagozala uste dot.

Ez naz sartzen puntu hartara ailegau ahal izateko Zuzenbideari egin jakozan barrabaskeriatan. Xelebrekeri nabariak atara leitekez epaiketea honen ondorioz zigorrak urten ezkero: pentsamentu jakin bat izatea delitua dala pentsau leiteke. Era berean, erakunde edo egitura baten partaide izatea atentaduak eragitea bezalakoxea dala pentsau leiteke. Herrialde demokratikoetan nekez onartzen diran printzipioak dira honeek, hain zuzen be.

Ez daigun bistatik galdu ezker abertzalea be ez dala lehengo bera. Daborduko urte bi baino gehiago emon izan ditu ETAk atentaduen ondorioz hildakorik eragin barik. Are gehiago, kontu handiz dabilz kalte personalik ez eragiteko. Hau guzti hau kontuan hartuta eta bide beretik joan daitezan, egin beharrekoa egin beharko dabez. Nik klaru daukat. Ahopeka edo mahai azpitik egin beharrekoa egin beharko litzake bide onetik jarraitu daigun.

Iñaki Atxutegi

Seguru nago azken hilabete honeetan 18/98 sumarioaren ganean hamaikatxu kontu entzun doguzala. Egia esanda, nahiko kontu zaharra emoten eban. Eta pentsetan hasi ezkero harrigarria da ze zaharrak diran orain zortzi urteko kontuak.

Akordauko zaree ‘danok kartzelara’ izan zala Aznarren garaiko leloa. Barregarria da oraingoan popularrak gora eta behera kaleetan zehar manifestari ikustea askatasunaren defentsan edo. Erlijino katolikoa euren modura irakasteko eskubidearen defentsan urten dirala esan beharko litzake.

Hara, orain askatasunaren alde horren kementsu dabilzan horreek kartzelea burutik ezin kendurik ezagutu genduzan agintean egon ziran bitartean. ‘Epaile izarrek’ lagunduta, zuzenbidearen ikuspuntu xelebreak asmau izan ebezan Espainiako egonkortasuna arriskuan iminten eban guztia kartzelara bialdu ahal izateko. Eta garai hareetan manifestari urten ziranak ‘pankarteruak’ edo ‘terroristen lagunak’ besterik ez ziran.