Elizabethtown
Cameron Crowe zuzendariak ezin sailkatu daitekean filmografia egin dau. Ez dau pelikula askorik egin eta ez deutso berezko ildo bati jarraitu. Zuzendari honen ganean esan daitekean gauzarik garrantzitsuena zera da: orain arte aktoreek antzezpen lan onak egitea lortu dauela, eta horretan Elisabethtown ez da salbuespena. Zoritxarrez, ez da gidoi txar bat gainditzeko gauza izan eta istorioari ez deutso opetsi ezaugarri zorrotz eta finik bape.
'Elizabethtown' komedia erromantiko gazi-gozotzat hartzea pelikula honi egin dakikeon mesederik handiena da. Narrazinoan ez dauka izentapen hori jadesteko behar beste indar eta, ganera, gustoak gusto, urrun be urrun dago 'Notthin Hill'-en moduko pelikula modernoek daukien kalidadetik. Filmaren ganean esan geinken gauzarik onena zera da: nahiko gazbakoa dala.
Ez dakigu zelan egin daben pelikulearen muntaia, baina narrazinoaren tempus-a baldar eta traketsa da. Ez dauka bape erritmorik; zati batzuetan pasarte urduri eta arin batzuen ostean bat-batean gelditzen da ezelako arrazoi barik. Edozelan be, ordu bi baino gehiago irauten dau eta hasieratik igarten da ez daukala sendotasunik, ez daukala aurrera egiteko kemenik. Ez da erromantikoa, ez barre egitekoa, ez eta gazi-gozoa be.
Joseba Terreros
- Zuzendaria eta gidoia: Cameron Crowe.
- Herrialdea: AEB.
- Iraupena: 123 minutu.
- Antzezleak: Orlando Bloom (Drew Baylor), Kirsten Dunst (Claire), Susan Sarandon (Hollie Baylor), Alec Baldwin (Phil), Bruce McGill (Bill Banyon), Judy Greer (Heather Baylor), Jessica Biel (Ellen), Paul Schneider (Jessie), Paula Deen (Dora), Loudon Wainwright (Dale), Alice Marie Crowe (Lena).
- Argazkia: John Toll.
- Muntaia: David Moritz.