Euskerea berbagai  IV. urtea // 137. zenbakia

Euskerea ikusgarri


Baina, autogobernu erakundeak berreskuratu ostean euskerean sumatu genduan bizkortzea ez dogu egun indar berberaz sentiduten, arlo batzuetan atzera goazela eta horrelako mezuak zabaltzen ez diranean. Hagatik, aurreratzen dana be erakutsi egin behar da, ez lozorroan gelditzeko edo dena irabazita daukagula barreiatzen ahalegintzeko, ezpada euskerea indarbarritzen egin behar dogun bidea indartzeko.

Gizarteak aldatuz doaz, baldintza barrietara egokitzen dira, baina, ahuldutako hiztun-alkarte batek bere burua indarbarritu gura badau, baldintza bi batera subertatzea ezinbestekoa dau; batetik, hiztun-alkarteak berak irauteko erabagia hartu behar dau, erabagi hori belaunik belaun etenbarik barrituaz; bestetik, hiztun-alkarte horrek irauteko hartutako erabagiak hizkuntza politika eragingarrien laguntasuna behar dau alboan. Lehenengoak, euskereak eskolan, lan-munduan, administrazinoan eta abarretan gero eta erabilera-eremu gehiago izatea eskatzen dau, euskerea ikusgarri eginaz, ezen, euskerea askotariko komunikazino-jarduerak bideratzeko gero eta beharrezkoagoa ez bada, zertarako ahaleginak egin, zergaitik eutsi urtenbiderik, irauterik, etorkizunik ez dauen hizkuntza bati?

Baina, ikusgarri egiteko hizkuntza politika eragingarriak be ezinbestekoak dira, hiztun zahar zein etorri barriek dakien hori erabilteko eremuak, aukerak behar dabezalako; holakoak euki ezean euskereari eusteak ez dauka zentzu larregirik. Testuinguru horretan, hiztun-alkarteek daukiezan behar zahar eta barriei erantzuteko hizkuntza politikak, aldiro-aldiro, indarbarritu egin behar dira, helburuak, egitasmoak eta bitartekoak behar barri horreei eta etorkizunean etorri leitekezenei erantzun egokia emoteko moldatuz edota egokituz.
Dana ez dago gizartearen esku ixterik, ez eta administrazinoaren esku lagatzerik be, orpoz orpo, biak beharrezko ditu euskereak, ez alkarri kontra egiteko, alkar indartuz eskurik esku joateko baino.

Erramun Osa

Etxe bat eregiten hasten zaranean, hasiera baten, zoruak, hagak eta bestelakoak nahiko azkar ontzen ari dirala ikusten dozu eta azkar doanaren tankera hartzen deutsazu obreari. Une batetik aurrera, ostera, aurrerapenak igartea gatxagoa subertetan da eta eraikuntzea egunik egun mantsotu egiten dala begitantzen jatzu, eta lanak inoiz amaituko ete diran gero eta zalantza handiagoa dozu. Holako begitanzinoa eukiten dabe euskaltegietan euskerea ikasten ibilitako ikasle askok.

Izan be, hasierako urratsetan asko aurreratzen ari dirala pentsetan dabe, baina, euskerea eskuratzeko prozesuan aurrera egin ahala aurrerapen horretaz jaubetzea gatxago egiten jake, horrenbeste ze, askok, helburua inoiz ez dabela burutuko pentsetan dabenean, euskerea ikasteari ixten deutse. Holakoei aurretiaz egindako grabazinoak eta ondoren egindakoak entzun eragitea helmugara ailegetako ziztagarri, indargarri egiten jake.

Hainbatetan, euskerea indarbarritzeko ahaleginean beste horrenbeste gertatzen jakula begitatzen jat. Laurogeiko hamarkadako kontuak edota lehenagokoak mahai gainean jarten doguz, baldintza txarragoetan egun ohikoa izan leitekena egitea erraldoien ahalegina zala, kemena eta konpromisoa eskatzen ebazala ahaztuta. Sasoi bateko herritar askoren borondatea, faltan ikusten dogu egun, baina, orduko egoera eta egungoa ez dira bera. Gure artean bizi dan gazte eta helduaroan sartu barri askok ez eben Franko ezagutu, ez ebezan jasan behar izan euskerearen inguruan hamarkadetako ukazinoak zein debekuak; halanda be, euskerara hurreratzeko, euskerea eta euskeraz ikasteko erraztasun gehiago euki dabez.