Euskerea Berlineko Expolingua Azokan
Bizkaie!
Berlinen Expolingua Azokea izan zan pasa dan astean. Europako erdialdean antolatzen dan hizkuntza eta kulturen inguruko azoka garrantzitsuenetarikoa da Expolingua eta, bertan, euskerea be izan zan.
Azokearen hamazortzigarren edizinoa izan da aurtengoa. Berlinen izateak garrantzi berezia emoten deutso, izan be, lehenengo edizinoak Frankfurten egin ziran baina Alemaniaren batasunagaz azokea Berlinera pasau eben.
Alemanian, euskereak gero eta interes gehiago sortarazoten dau. Pasa dan urtean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatuta, Freie Unibersidadean lektore programea jarri zan martxan, euskerea eta euskal kulturea ikasleei ezagutarazoteko helburuagaz. Lektoregoak izan eban arrakastea ikusita, aurten programa barritua eskaintzen dagoz.
Horrezaz ganera, Frankfurteko Unibersidadeko euskal gaien ikasketa zentroa zabaldu barri dabe. Bertan, euskal gaien liburutegi bat zabaltzeaz gan, euskera klaseak eta euskal gaien klaseak (Historia, Geografia, Politikea, Fonetikea, Dialektologia eta Gramatika emoten dira.
Aurten, Berlingo Freie Unibersidadean Euskal Herritik joandako Kultura Saileko ordezkariek bilerea egin dabe hainbat unibersidadetako ordezkarigaz, Hamburgo, Konstanz, Saarbrücken, Graz (Suitza) eta Frankfurteko Euskal Alemaniako Etxeko arduradunakaz besteak beste.