Jan-edanak  IV. urtea // 136. zenbakia

Udagoieneko eta neguko frutak: zitrikoak


- Inmunidade-sistemea indartuz, infekzino-gaixotasunen aurrean (arnas aparatuko gaixotasunak, bronkitisa, gripea, pneumonia...) babesten gaitue. Birus eta bakterioen kontrako be, defensa eta antigorputzak sortzen dabez.

- Bitaminen eta azido organikoen antioxidatzaile-lana. Berbarako, keztatutako janarietan eta okelatik datozan produktuetan (txorizoa, saltxitxoiaâ€Ĥ) dagozan nitrito eta nitratoak, oxidatzaile dan nitrosamina bihurtzea ebitetan dau. Holan, minbizia-mueta batzuetatik babesten gaitue.

- Azido zitrikoak, B taldeko bitamina eta flabonoideekaz batera, nerbio-sistemeari eragiten deutso, garuneko funtzinoak bizkortuz.

Horrezaz ganera, zitrikoetan dagozan gatz mineralek, (sodioa, potasioa, fosforoa, magnesioa, burdina eta manganesoak) gorputza eratzeaz gan, bertako toxinak kanporatzen laguntzen dabe, gorputza garbituz. Hori dala eta, kirola edota jarduera fisiko gogorra egiten daben personentzat onuragarriak dira, likidoak berreskuratzen laguntzen dabelako, egarria txikiagotuz eta errendimentu fisiologikoa gehituz.

Hona hemen zitriko ezagunenak:

Limoia: azidotasuna dala eta, osorik baino errazago hartzen da lagungarri legez edo uragaz nahastautako zumo legez. Baina erabilera ugari daukaz: daukan usainagaitik, lurrinak egiteko balio dau; sendagaiak egiteko be erabilten da. Limoia antiseptikoa (infekzinoen kontrakoa), sikagarria eta garbigarria da.

Pomeloa: Batik bat zumo modura kontsumiduten da fruta hau. Nahiko garratza da, batez be ohitu barik dagozanentzat. Garraztasun horrek bilisa sortzea eragiten dau.

Laranja: Limoia baino gozoagoa da eta ur gehiago dauka. Batzuen eretxiz, naturak gure eskuetan jarri dauen elikagai-sendagarri onena da eta ganera neguan gure osasuna zaintzeko balio dau. Beste zitrikoek baino pektina gehiago dauka. Pektina zuntz soluble mueta bat da eta hesteetan kolesterola eta azukerearen xurgapenari traba egiten deutso. Bestalde, hainbat osagarri ditu: azido hidroxizinamikoa, ferulikoa eta kafeikoa, LDL-kolesterolaren (kolesterol txarra) kontrako ekintza anti-oxidanteakaz.

Laranja zukuari jagokonez, ia ez dauka zuntzik eta bitaminak eta azido organikoak galtzen dirala ura ataraterakoan. Beraz, laranjeak baino onura gitxiago daukaz. Ura atara eta jarraian edatea da onena, bitamina gehien daukazalako, eta gitxienez ale bikoa izan behar da.

Mandarina: Ganerako zitrikoek baino ur gehiago dauka. Hazten dan lurraren konposizinoaren araberako zaporea dauka eta bilketa-prozesuak be zeresana euki leike. Aitatzekoa da mandarinearen bromo kopuru altua.

Amaitzeko: ez ahaztu egunero hiru fruta-alea hartzea; horreetatik bat, behintzat, zitrikoa.

Amaia Laforga,
Dietetika eta Gizaki Elikaduran diplomaduna

Asiako lurraldeetatik (India, Txinako hegoaldea...) ekarritako fruta honeek arazorik barik egokitu ziran Mediterraneoko klima epel eta eguzkitsura. Horri esker dira gaur egun gure artean hain ezagunak mandarinak, laranjak, limoiak, pomeloa eta limea bera ere.

Garrantzi nutrizionala C bitaminan eta azido organikoetan daukie eta neguan, C bitaminearen iturri garrantzitsuena dira. Udabarrian eta udan barazki freskoak hartzen doguz eta udearen fruta-sorta ederragaz C bitaminearen beharra arazorik barik beteten dogu. Neguan, barriz, zitrikoek beteten dabe eginkizun hau.

Zitrikoen osogai nagusia ura da, karbohidrato sinple gitxi batzuk daukiez (fruktosea). Ia ez daukie koiperik ezta proteinarik. Garrantzitsuena euren bitamina eta gatz mineralen kopurua dan legez, horretan oinarrituko gara.

Aitatu dugunez, C bitamina ugari daukie. Gure fisiologiarako eta osasunerako oso garrantzitsuak diran azido organikoak (azido zitrikoa, azido malikoa) be badaukiez.