Joandako urtearen errepaso literarioa
2006-12-21 01:00 KultureaLiteraturak Euskal Herrian daukan zitarik nagusiena igarota, eta 2007ko lehenengo liburua heltzeko oindino bi hilabete inguru falta diranean, amaitu barri dan liburu-urtea errepasauko dogu. Begiratu daigun, ba, atzerantz, eta gogoratu daiguzan urte honen ezaugarrietako batzuk.
Durango, euskal literaturea eta hausnarketa batzuk Getxon
2006-12-05 01:00Zemendiaren 30ean, Getxoko Kultur Etxean, mahai-inguru interesgarria eskaini eben euskal literaturako hiru ordezkarik, euskal literaturearen egoerea gai hartuta. Laura Mintegi, Iñaki Friera eta Unai Elorriaga egon ziran berbetan, eta ekitaldiaren ordu bi inguruak arin pasau ziran.
Gasteiz, munduko argazkigintzearen epizentroa
2006-11-23 01:00 KultureaUrriaren erdialdean hasi eta abenduaren 3ra arte, Gasteiz fotoperiodismoaren gune bihurtu da, eta parekorik ez daukan ibilbidea sortu dabe antolatzaileek, argazkitik argazkira eta estilotik estilora. Ez da Periscopio izeneko ekimena martxan ipini daben lehenengo aldia, baina, zalantza barik, aurtengoa da edizinorik potenteena, argazkigintzearen mundu osoa Arabako uriburura begira geratzeko modukoa.
Emilia Epelde: ‘Txikiak garelako egiten doguz holako erakusketa handiak’
2006-11-10 01:00 BarriketanEmilia Epelde, Bilboko galeristarik ausartenetakoa
Zientzia mundu andalustarrean
2006-10-16 02:00 KultureaMunduak gaur egun daukazan gaixotasunen artean, erlijinoaren inguruko gorrotoa da bat. Musulmanak dirala eta ez dirala, katolikoak dirala eta ez dirala… egunero dago zeozer, eta amorru absurdoak pilatuz doaz alde batetik eta bestetik. Gatx hori errotik ezabatzeko egiten diran ekimen guztiak kontuan hartzekoak dira, eta zentzun horretan ulertu behar da Caixak Bilbon antolatu dauen erakusketea: ‘Zientzia mundu andalustarrean’.
Praileaitz arriskuan?
2006-09-29 02:00 kulturbizInoz edo behin egin dogu berba Zestoako Ekain kobazuloaz eta 2007ko udabarrian zabaltzekoa dan Ekainberri erreplikeaz. Ez da orrialde honetan sarritan darabilgun gaia, baina merezi dau begiradatxo bat gure kulturearen oinarri izan ziran bizilekuei.
John Martin, argia ilunean
2006-09-13 02:00 KultureaJon Martin oiartzuarrak IX. Igartza beka irabazi barri dauela-ta, izen bereko artista handi bategaz akordau eta konturatu gara ez dogula horren gainean berba egin orrialde honeetan; pekatua ia-ia, kontuan izanda artista horrek erakusketa interesgarria daukala Bilbon, Arte Eder Museoan.
Jantzan bizitako gizona
2006-08-28 02:00 KultureaHilebete baino gehiago da Euskal Herriko jantzaririk handienetakoa hil zala, eta, berandu baino lehen, haren izena gogoratzera gatoz gaur. Pirmin Aldabaldetreku Arruti deitzen zan, baina Pirmin Treku izenagaz pasauko da baletaren historiara. Garagarrilaren 13an hil zan Donostiako erietxe baten, 76 urte zituala.
Eszenatik mundua aldatu guran
2006-08-17 02:00 Kulturea1956ko abuztuaren 14an, oin dala 50 urte biribil, Bertolt Brecht idazle alemanak azken arnasa hartu eban Berlinen. Geroztik, bere lana balioa irabazten joan da urterik urte, eta ez dago haren obrea kontuan hartu ez dauen antzerkilaririk.
Araian badok hamahiru
2006-08-03 02:00 KultureaAurten, 1994tik hona urtero lez jazoten dan moduan, Arabak barriro egingo dau barre eta algara, hamahirugarrenez, Araiako Umorezko Antzerki Jaialdiari esker.
Zaitegi, eskertu ezineko 100 urte
2006-07-26 02:00 KultureaGaragarrilaren 26an, eguaztenean, 100 urte bete dira euskal kulturearen beste erreferentzia bat jaio zala: Iokin Zaitegi. Barriro be, aurten Andima Ibinagabeitia, Telesforo Monzon edo Balendin Enbeitagaz pasau dan lez, gitxik baino ez dabe gogoratu Zaitegiren bizitza eta obrea, tamalez. Balantzak orekatzeko asmoagaz, baina, hemen gagoz gu, holako efemeride interesgarriak aldarrikatzeko prest.
Erakusketa bat eta hiztegitxo bat Malevichen artea ulertzeko
2006-07-05 02:00 KultureaGaragarrilaren 10ean hasi eta irailaren 10era arte, Bilboko Arte Eder Museoan, ‘Kasimir Malevich’ erakusketea egongo da ikusgai. Bertan, suprematismoaren sortzaile eta Europako abangoardiaren funtsezko figura izandako Kasimir Malevichen (Kiev, 1879–Leningrado, 1935) ehun lan baino gehiago bilduko dira.
Isiltasunak Guggenheim hartu dau
2006-06-22 02:00 KultureaBagilaren 20tik aurrera, eta 2007ra arte, Guggenheim Museoaren halleko 103. aretoan, ‘isiltasunaren pintoreak’ izenekoen obrak dagoz ikusgai. Oin dala gitxira arte, espazio horretan bertan pop art korronteko lan batzuk ikusi ahal izan dira, eta museoak aurrera segiduten dau XX. mendeko korronterik garrantzitsuenen barri emoten.
Futbolagaz disfrutetako modu kulturalagoak
2006-06-07 02:00Egia da futbola eta sexua ebasinorako urtenbideak izan daitekezala, zelako edo holako katarsi personal eta kolektibo bihurtzen dira-eta bata zein bestea. Daborduko nahastuta egongo zarie: zertara dator futbolaren ganeko testu hau, kultureari jagokon atalean?
Ekaingo kobazuloaren erreplikea, hurrengo urteko udarako
2006-05-23 02:00Zestoako (Gipuzkoa) zentrotik hur dago Ekaingo kobazuloa, erreka bat pasau eta, bidean gora, Lili jauregiaren ondotik joan, eta handik gitxira. 1969an deskubridutako Paleolitiko sasoiko margo garrantzitsuak dagoz bertan, eta beti egon da ondo babestuta.
Balendin Enbeita, mende bat
2006-05-09 02:00 BertsolaritzeaOingoan Balendin Enbeita gogoratu behar dogu. Samuel Becketten jaiotzearen mendeurrenaren gainean berba egin genduan lez, ezin albo batera itxi mendeurren berbera beteteko puntuan dagoan bertsolari muxikar handiaren izena: ‘1906an jaio nintzan, Balendin Berriotxoa, Elorrioko semea, beato egin eben egunean, Lorailaren 20an.