Gasteiz, munduko argazkigintzearen epizentroa
2006-11-23 01:00 KultureaUrriaren erdialdean hasi eta abenduaren 3ra arte, Gasteiz fotoperiodismoaren gune bihurtu da, eta parekorik ez daukan ibilbidea sortu dabe antolatzaileek, argazkitik argazkira eta estilotik estilora. Ez da Periscopio izeneko ekimena martxan ipini daben lehenengo aldia, baina, zalantza barik, aurtengoa da edizinorik potenteena, argazkigintzearen mundu osoa Arabako uriburura begira geratzeko modukoa.
Urriaren erdialdean hasi eta abenduaren 3ra arte, Gasteiz fotoperiodismoaren gune bihurtu da, eta parekorik ez daukan ibilbidea sortu dabe antolatzaileek, argazkitik argazkira eta estilotik estilora. Ez da Periscopio izeneko ekimena martxan ipini daben lehenengo aldia, baina, zalantza barik, aurtengoa da edizinorik potenteena, argazkigintzearen mundu osoa Arabako uriburura begira geratzeko modukoa.
Datuak itzelak dira: 8 erakusketa-areto eta beste hainbeste erakusketa; 808 argazki, horreetako asko formatu handikoak; 162 argazkilariren lanak; 41 estadutako argazkilariak. Egun osoa edo gehiago beharko da erakusketa guztiak artez ikusteko, baina, joan ezkero, inor ez da damutuko egindakoaz. Erakusketak, esan dogun moduan, 8 espaziotan dagoz bilduta: Caja Vital Kutxa Fundazinoaren aretoan, Hiri Espazioa aretoan, Amarika aretoan, Ignacio Aldecoa Kultur Etxean, Montehermoso Kulturuneko klaustroan, Goiuri jauregian, Kordoi Etxean eta Ur Biltegian.
2005ean areto bi eta berrehun argazki inguru bildu zituan ekimenak sekulako jauzia emon dau aurten, bistan danez. Alde Zaharreko eta Zabalguneko launa aretotan bildutako obrek gai asko ikutzen ditue: salaketa sozial gordinak, gizakien kontrako ekintzak edo ingurumenaren gainbehera nabarmena. Ijitoen auzo batetik Afrikako tribuetara joango gara, lan eta esplotazino klase guztietatik pasauko gara, naturaren hondamendi guztiak biziko ditugu, eta, gainera, argazkilaritzeak gaur egun daukazan izenik handienen lanak eukiko ditugu begien aurrean.
Hain zuzen be, izen horreetan, Sebastiao Salgado brasildarrarena da aitagarriena, baina ez kontuan hartu behar dan bakarra, hortxe dagoz-ta Finbarr O'Reilly, Daniel Beltrá, Kadir van Lohuizen, Marina del Mar eta Isabel Muñoz, beste asko eta askoren artean. Eta Salgado handia zerrendearen lehenengo postuan aitatu dogunez, argi dago berea dala Periscopio honetan interesik handiena piztu dauen erakusketetako bat, World Press Photo entzutetsuko argazkiakaz batera. Salgadori jagokonez, brasildarrak ‘Workers’ serieko argazkiak ekarri ditu Gasteizera, eta Caja Vital Kutxa Fundazinoaren aretoan dagoz ikusgai.
Banan-banan joan ezkero, Salgadoren erakusketearen ostean, Ur Biltegikoa aitatu behar dogu, bertan dagoz-ta World Press Photo sariketako argazkiak. Fotoperiodismoaren erreferentziarik nagusiena da sariketa hori, eta bertan dagoz jasota munduko gai eta arazo nagusienak: gerrea, gosetea, globalizazinoa, biziraupena, naturea, kirola edo ohitura bitxiak, 63 autoreren eskutik.
Montehermoso jauregian, barriz, Euskal Herriko argazkilari batzuen lanak dagoz bilduta: Nuria González, David Aguilar, Pablo Viñas eta Jesús Uriarte dira argazkilari horreek, eta bakotxak hamabi argazki daukaz bertan. Goiuri Jauregira joanda, Marina del Mar argazkilariaren ‘La Chanca’ erakusketea topauko dogu: bertan, Almeriako auzorik ijitoenera heldu bagina lez sentiduko gara, bertakoen begirada eta irribarreakaz topo egitean. Kordoi Etxean, barriz, Daniel Beltráren obra ikusgarriak eukiko ditugu begien parean: ‘Paradisua arriskuan’ erakusketan, madrildarraren 50 argazkiek Amazonaseko gehiegikeria politiko eta sozialak salatzen ditue, eta, bide batez, planetearen berokuntza globalaren gaineko hausnarketea egiteko aukerea emongo deuskue. Plastikotasun eta edertasun handiko argazkiak dira, baina, gainera, fotoperiodismoa zer dan be ederto erakusten dabe.
Daniel Beltráren ildotik, Hiri Espazioa aretoan France Press agentziako 90 erreportariren 140 argazki bildu dira. Azken hamarkadan mundu osoan izandako hondamendi naturalen errepasoa egiten dabe argazkilariok, bizitasun kromatiko handiko argazkietan. Amarika aretoan, Kadir van Lohuizen holandarraren ‘Diamanteen kontuak, meatzeetatik jet set-era Bestetik, Gasteizeko denda eta komertzio askok be bat egin dabe Periscopio ekimenagaz, eta argazkilari amateurren edo zale hutsen lanak ikusgai dagoz uriko erakusleihoetan. Eta eskeintza erakargarri hau borobiltzeko baina Periscopioren ibilbidetik kanpora, Artium museoan, Hannah Wilke artista feministearen atzera begirako interesgarria dago: eskultura, argazki, bideo eta marrazkiak, inor hotz itxiko ez dauen emakume honen obrea ulertzeko. Ez dago atxakiarik: abenduaren 3ra arte, Arabako uriburua argazki handi bat da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!