Hainbat arlo zientifikotan erreferente diran emakumeak protagonista Bilbon

Bizkaie! 2025-11-03 11:09   Kulturea

Zemendiko eguenetan Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren barruan.

Liburutegiko Areto Nagusian, hondamendien kudeaketeari aplikautako matematikak, emakumea zientzian ikusezin bihurtzea, lan zientifiko kolektiboa eta glaukomearen ikerketea izango dira aurtengo topaketen ardatz.

Hitzorduak eguenetan izango dira, 6, 13, 20 eta 27an, hain zuzen ere, eta hainbat zientzia-eremutan erreferenteak diran emakumezko figurak izango ditu ardatz. Emakume honeek Bidebarrieta Kulturgunera hurreratuko dira, zientziaren ikuspegiak protagonista izango dituen jardunaldiak konpartiduteko.

Zikloak Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren zeharkako arloetako bati erantzuten deutso. Emakumeek ezagutza zientifikoari egiten deutseen ekarpenak ikusarazoten eta balioesten laguntzen dau, emakume gazteenentzat erreferentziazko elementu positiboak transmitiduz.

Hitzordu guztiak 19:00etan hasiko dira eta Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan izango dira.

Emakumeek zientzia egiten dute

  • Eguena 6. Guztion onerako matematika: hondamendien kudeaketea. Hizlaria: Begoña Vitoriano Villanueva.

Hondamendien kudeaketa eta logistika humanitarioa matematikatik landu daitekezan eta landu beharreko kontzeptuak dira, hondamendien aurreko erantzuna optimizetako eta horreen kausak prebeniduteko ezinbesteko tresna baita. Izan be, matematikak informazinoa kudeatzeko eta erabagiak hartzeko balio leike, mehatxuei aurrea hartzeko eta mehatxuak arintzeko, bai eta ahalik eta erantzun onena prestetako be. Matematikearen bidez, datuak aztertu eta horreetatik informazinoa atara daiteke, baita erabagi informatuak hartzeko laguntza-ereduak jorratu be.

  • Eguena 13. Sexua, gezurrak eta... Zientzia. Hizlaria: Eulalia Pérez Sedeño.

Berbaldi honetan, emakumea zientzian ikusezin bihurtzen da Gaia aztertuko da, bai ezagutzeari ekarpena egiten deutsen subjektu lez eta bai zientziaren historiek leku neutral lez aurkeztu deuskuezan diziplinak, gai sozialak, politikoak edo personalak ez baitira sekula gogoan hartzen baina hori ez da holan errealidadean, eta beharrezkoa da ustezko neutraltasun zientifikoa eta zientzia lantzen dauen gizarteak ezarritako joerak bereiztea. Hitzaldian emakumeei buruz egin diran gezur edo omisino batzuk aurkeztuko dira, emakume izate hutsagaitik eta zientzia gizonezkoentzat pentsau dalako.

  • Eguena 20: Jenio gehiagorik ez! Banakako sariak zientzian, taldelanaren eta hartu-emonen aurrean. Hizlaria: Maria Teresa Samper Gras.

Gizartearen erreferentzia-arloetatik indibidualismoa haztatuten dan arren, errealidadea da aurrerapen zientifikoak ez dirala lortzen heroi bakartiei esker, alde batera itxitako proiektu kolektiboei esker baino. Nahiz eta sari zientifiko gehienek ibilbide indibidualak bakarrik aurortu, lan zientifikoak lankidetzea eta ideen kontrastea eskatzen dau. Ezagutzearen produkzinoa lankidetzan eta jagoletzan oinarritzen da. Berbaldian, astrofisikea eta genetikea emakumeen lan pazienteari esker jaio zirala azalduko da, lan hori ikusezina baita. Harvardeko astronomoen ekarpena, milaka izar sailkatu zituenak, edo Cambridgeko zientzialariena, William Batesonegaz batera genetikea sendotu ebenak, erabagigarria izan zan, baina gaur egun ez da kontuan hartzen.

  • Eguena 27. Balearen begiek glaukoman ikusten lagundu deuskuenak. Hizlaria: Elena Vecino Cordero.

Glaukoma itsutasunaren lehen arrazoia da munduan, eta baleen ikuspegiari buruzko ikerketak zientzia ikusarazoten, neurona-birsorkuntzan estrategia barriak bilatzen eta artea, zientzia eta irisgarritasuna bateratzen lagundu dau azken urteotan. Sopelako hondartzan agertutako balea erabagiorra izan zan ikertzaileek zetazeoaren begiak aztertzeko eta Elena Vecino Corderoren ekimenez, ikerketa sakon baten ondoren, glaukomea tratetako saiakuntza klinikoaren aurreko urratsak ezartzen lagundu dau.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiak kulturea zabaltzeko dauen gunea da. Helburuak dira literaturea, ezagutzak eta dibulgazino zientifikoa sustatzea da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu