BBVAk eta Eusko Jaurlaritzeak 'Eraldaketa baten kronika (1900-1957)' aurkeztu dabe
2025-10-30 13:17 KultureaLankidetza-hitzarmenaren barruan, bigarren erakusketea da Euskadiko Artxibo Historikoan.
Erakusketea urriaren 31tik 2026ko apirilaren 6ra arte bisitau daiteke BBVAk bere Artxibo Historikoko eta Arte Bildumako funtsakaz atondutako bigarren erakusketa hau, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailagaz lankidetzan atondutakoa.
BBVAk Espainiako banku-artxibo historiko pribaturik zaharrena eta handiena dau, aparteko ondare dokumental batez osotua.
Erakusketearen aurkezpenean, Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Politikako sailburuordeak eta Elisa Dorronsoro BBVAko Iparraldeko Banka Pribatuko zuzendariak parte hartu dabe.
Andoni Iturbek nabarmendu dauenez, -Eraldaketa baten kronika (1900-1957)- erakusketeak balioan jarten dau Euskadiko ondare historikoa eta Eusko Jaurlaritzearen eta BBVAren arteko lankidetza publiko-pribatuaren erakusgarria da. Akordio horri esker, bankuaren funtsak gorde, katalogau eta digitalizau eta gizartearen eskura jarten dira, Euskadiko historia ekonomikoa eta soziala ezagutzen eta zabaltzen laguntzeko.
Elisa Dorronsoro BBVAko Iparraldeko Banku Pribatuko zuzendariak zehaztu dauenez, BBVAn, garapenaren oinarrizko eragile lez ulertzen dogu kulturea. Arlo honetan dogun inplikazinoak BBVAk ezagutza, sormena eta talentua sustatzeko konpromisoa islatu eta balio horreek gizarte edegiagoa eta jasangarriagoa eregiten laguntzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
