Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak inoizko aurrekonturik handiena izango dau: 413,7 miloe euro
2025-11-04 08:08 KultureaEuskadiko gizartearen komunidade-sena, identidadea eta odoizatea indartzeko.

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak beresailaren 2026rako aurrekontu-proiektua aurkeztu dau Legebiltzarrean. Aurrekontuak 413,7 miloe eurokoa da, 2025ean baino % 5,5 gehiago. Sailaren historiako aurrekonturik altuena da.
Bengoetxea lehendakariordeak azpimarratu dauenez, 'Sailaren helburu nagusia euskal gizartean komunidade-sena indartzea da eta identidade kulturalean eta giza garapen jasangarrian sakontzea. Zehaztu dauenez, “inoiz baino beharrezkoagoa da kolektibo baten parte sentidutea, gure odoizatea jagon eta garenak izaten indartzen laguntzen deuskun horren alde egitea”. Ondoan izan ditu Andoni Iturbe Kulturako sailburuordea, Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Gorka Iturriaga Jarduera Fisikoaren eta Kirol arloko zuzendaria.
Lehentasun estrategikoak 2026rako Artistei eta sortzaileei laguntzea, 50,5 M eurogaz (+ % 10,7), deialdiak, laguntzak eta nazinoarteko proiekzinoa indartuta.
- Ondare kulturalari etorkizuna emotea, 37,9 miloe eurogaz (+ % 5,4), bere konserbazinoa, digitalizazinoa eta sarbide publikoa lehenetsita.
- Euskerea eta bere erabilera soziala bultzatzea, 93,5 miloe eurogaz (+ % 6,1), dobakotasunerantz eta ikaskuntza digitalerantz aurrera eginda.
- Kirola, jarduera fisikoa eta ondoizatea sustatzea, 14,9 miloe eurogaz, ohitura osasungarriak eta bardintasuna kirolean sendotuta.
2026rako nabarmendu beharreko hamar ekimen:
1. Kulturako sektore profesionalen balio-kate osoa indartzeko deialdietako laguntzak % 27 handitzea (18,7 miloe euro).
2. Ikus-entzunezko sektorera bideratutako aurrekontuak % 40 finantziazino handiagoa izango dau.
3. 700.000 € eragin handiko ekitaldi eta programa kulturaletarako.
4. Ondare Digitalaren Laborategia sortzea, 300.000 eurogaz, euskal ondarearen eraldaketa digitalerako.
5. eLiburutegia modernizau eta eduki digitalak zabaltzea, 180.000 eurogaz (+ % 38).
6. Kulturako Euskal Behatokia indartzea, 20. urteurrena ospatzeko.
7. 64,5 miloe euro HABEk jasoko ditu (+ % 9,2), ikaskuntzearen dobakotasunean aurrera egiteko eta irakasleen baldintzak hobetzeko.
8. Jauzia Gara proiektua bultzatzea, euskerearen erabilera soziala hainbat eremutan sustatzeko. LANera proiektuak oinarrizko zeregina izango dau euskerea arlo sozioekonomikora hurbiltzeko, % 15eko hazkundeagaz.
9. Ofizialtasun Agenda sustatzea, euskal selekzinoen nazinoarteko proiekzinoa indartzeko.
10. Mugiment Ekintza Plana, 830.000 eurogaz (+ % 9), jarduera fisikoa osasunagaz eta ondoizateagaz lotzeko.
Kulturea: ikus-entzunezkoen sustapena, euskal kulturearen edegierea eta ondare digitala
Kulturaren arloak 86,6 miloe euro (+ % 8,5) izango ditu 2026an, euskal kultura-sistemea indartzeko eta artista, sortzaile eta produktoreen lana autortzeko. 50,5 miloe euro (+ % 10,7) erabiliko dira artistei euren lanaren fase guztietan laguntzeko, sorkuntzatik hasi eta nazinoarteko zabalkundean, laguntzen, deialdien eta sarien bitartez. Modalidadeen artean, ikus-entzunezkoen sektorea izango da gehien haziko dana (+ % 40), baita zinema-aretoetarako eta ikus-entzunezko laborategietarako deialdi barriak be, euskerazko produkzinoei arreta berezia eskainita.
Ondare kulturalak 38 miloe euro (+ % 5,4) jasoko ditu, museoak modernizau eta handitzeko, bildumak digitalizetak eta euskal ondare kulturala konserbetako, herritar guztiek eskura izatea bermatuta. Barrikuntzea eta digitalizazinoa be azpimarratzen dira eta horretarako Ondare Digitaleko Laborategia sortu eta sormen eta kultura digitaleko proiektu estrategikoak indartuko dira, baita eLiburutegia plataformea bultzatu be, irakurketea bultzatzeko eta eduki digitalak sustatzeko.
Herri-kulturea be indartu egin da, abesbatza, euskal jantza eta bertsolaritzara bideratutako 440.000 eurogaz. Gainera, 700.000 euro erabiliko dira eragin handiko ekitaldi kulturaletarako.
Euskerea: ikaskuntzan dobakotasun handiagoko politika baterantz eta erabilera social aktiboa sustatzearen alde
Hizkuntza Politikearen arloak 93,5 miloe euro (+ % 6,2) izango ditu 2026an, euskerearen ezagutza eta erabilera aktiboa sustatzeko. HABEk 64,5 miloe (+ % 9,2) jasoko ditu, ikaskuntzearen dobakotasuna sendotu, irakasleen baldintzak hobetu eta INGURAgaz online prestakuntzea sustatzeko. Hizkuntzearen erabilera soziala bultzatuko da Jauzia Gara (450.000 €) proiektuagaz, euskereari laguntzea emongo jako lan-arloan, etorkinen integrazioan eta ikerketan. Gainera, 1,8 miloe hizkuntza teknologietara bideratuko dira, 350.000 € ikus- entzunezko edukietara, 11,7 miloe euskerazko hedabideetara eta 1,5 miloe Euskaltzaindiara. Kirola: ondoizatea, nazinoartekotzea eta balio sozialak areagotzea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren arloak 15 miloe euro izango ditu, jarduera fisiko osasungarri, inklusibo eta bardinzalearen aldeko apustua sendotzeko. UEFA inbersinoak amaitzeagaitik aurrekontu orokorra 2025etik bajatuten bada be, arloaren hazkunde erreala % 16koa da.
Indartu egin da Mugiment (+ % 6) programea eta arreta berezia jarri jako hezkuntzearen arloari (+ % 16) eta handitu egin dira goi-mailara eta Basque Teamera (+ % 5,6) bideratutako partidak. Kirolaren nazinoartekotzeak indarra hartu dau Ofizialtasun Agendeagaz (+ 200.000 €) eta Euskadiko EPCR (Champions Cup) errugbiko nazinoarteko txapelketakaz.
Gainera, bardintasunaren, kirol egokituaren eta balio sozialen sustapenaren arloak indartu dira (+ 374.000 €), sailak gizartearen zerbitzura dagoan kirolagaz dauen konpromisoari
eutsiz.
EITB
201,4 miloe euroko (1,7 miloe gehiago) finantziazinoa izango dau, euskal gizarterako erreferente dan euskerearen eta euskal kulturearen abangoardia eta zabalkunderako hedabide publikoa izaten jarraitzeko.
Etxepare Euskal Institutua
Etxepare Euskal Instituturako aurrekontua 4,6 miloe eurokoa da, 2025ean baino 402.000 € gehiago (+ % 9,6), diplomazia kulturalaren bidez euskal hizkuntzea eta kultura munduan proiektetan jarraitu daian eta Euskadi erreferente kultural global lez autortua izan daiten trukeak eta nazinoarteko presentzia sustatuta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
