46. Santurtziko Antzerki Jaialdiak 19 obra dakarz

Bizkaie! 2025-11-03 10:36   Kulturea

Zemendiaren 30era arte, Serantes Kultur Aretoan.

Zemendiaren 1etik 30era Santurtziko Serantes Kultur Aretoak Santurtziko Antzerki Jaialdiaren 46. edizinoa hartuko dau, Bizkaian ibilbide luzeena dauen antzerki-jaialdia eta kultura erreferente sendoa Euskal Herrian.

Aurton Santurtziren 950. urteurrena danez, jaialdia garrantzitsuagoa izango da. Edozelan be, nazinoarteko maileari eutsiko deutso, izan be, estaduko zein estadutik kanpoko ahots barrientzako, eszena-hizkuntzentzako eta proposamen barritzaileentzako espazio zabala izateko bokazinoa da nagusi.

Programazinoan antzerkia, jantzea, musikea eta zirku-ikuskizunak dagoz, guztira 19, antzerki klasikoaren presentzia nabarmenagaz. Beraz, zemendia osoan kalidadeko kultura-esperientzia zabala eskainiko deuskuen hainbat generotako konpainiak eta artistak izango dira Santurtzin.

Programazinoa

  • Zemendiak 1, zapatua, 13:00etan — Naturaren ispilua.
  • Zemendiak 2, domeka, 20:00etan — Marcela (Una canción de Cervantes).
  • Zemendiak  2, domeka, 13:00etan — El peor espectáculo del mundo, de momento!.
  • Zemendiak  6, eguena, 20:00etan — Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?.
  • Zemendiak  7, barikua, 20:00etan — Una cuestión de formas.
  • Zemendiak  8, zapatua, 20:00etan — Los lunes al sol.
  • Zemendiak  9, domeka, 20:00etan — El perro del hortelano.
  • Zemendiak  13, eguena, 20:00etan — ¿Dónde están los niñós?.
  • Zemendiak  14, barikua, 20:00etan — La reina brava.
  • Zemendiak  15, zapatua, 20:00etan — Música para Hitler.
  • Zemendiak  16, domeka, 12:30ean — Agur, Peter Pan.
  • Zemendiak  16, domeka, 20:00etan — Entrañas.
  • Zemendiak  21, barikua, 20:00etan — Charlas de azucarillo
  • Zemendiak  22, zapatua, 20:00etan — El rey Lear.
  • Zemendiak  23, domeka, 20:00etan — Dysphoria.
  • Zemendiak  27, eguena, 20:00etan — Artea.
  • Zemendiak  28, barikua, 20:00etan — Ambulant.
  • Zemendiak  29, zapatua, 20:00etan — El efecto.
  • Zemendiak  30, domeka, 20:00etan — Hokuspokus.

Abonuak eta sarrerak salgai dagoz hemen. Abonu berezia erosi ahal izango da 140 euroko prezioan ikuskizun guztietarako, euskerazkoak eta umeentzakoak ezeze.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu