Entzierrometroa

Bizkaie! 2006-07-06 02:00

Kukuxumusu enpresa nafarrak diseinautako programa informatiko bati esker, zezenak gu atrapetako zenbaterainoko aukerak dagozan esango deusku, gure egoerearen arabera. Asmakizunari Entzierrometro izena jarri deutse eta, normalean kamiseten diseinuak egin arren, beste merkadu batzuetan be sartu da Kukuxumusu.

Entzierro bat korridutea arriskutsua da baina askori emozino gogorrak gustetan jakez. Halanda be, bat baino gehiago jarriko litzateke zezenaren aurrean jakin ezkero zelako probabilidadeak dagozan arazoren bat edo beste izateko. Orain, Kukuxumusu enpresa nafarrak diseinautako programa informatiko bati esker, zezenak gu atrapetako zenbaterainoko aukerak dagozan esango deusku, gure egoerearen arabera. Entzierrometro’ izena jarri deutse asmakizunari eta, normalean kamiseten diseinuak egin arren, beste merkadu batzuetan be sartu da Kukuxumusu.

‘Tradizinoa eta teknologia barriak buztartzea erabagi dogu eta, bide batez, entzierroa korriduteko asmoa daukienei zerbitzua be eskaintzen deutsegu’, dinoe enpresako arduradunek. Sanfermin.com/encierrometro helbidera sartu eta gure datu batzuk sartu ostean, zezenak gu hartzeko dagozan aukeren barri emongo deusku ‘entzierrometroak’.

Programa informatikoa diseinetako, Nafarroako Unibersidade Publikoak eta Zaragozako Unibersidadeak hainbat artxibo itxi deutsez. Holan, sistema estadistikoa diseinau eta hainbat arlo tekniko landu dabez. 1980tik hona izandako 207 entzierro aztertu dabez eta zezen munduan ezagunak diran hainbat aditugaz alkartu dira, zerbitzu ahalik eta zehatzena eskaintzeko.


Indizea kalkuletako

Indizea kalkuletako, egoerearen barri adierazoten daben hainbat faktore erabilten dabez. Zezenen aurrean korriduteko, egoera fisiko ona ezinbestekoa da eta esperientziak be asko balio dau. Ganera, entzierroetako arauak jakitea be garrantzitsua da. Bestalde, alkoholak eta drogek eragin negatiboa izaten dabe eta lurraren egoereak be zerikusia dauka.

Gure ezaugarriak sartu ostean, ‘entzierrometroak’ zerotik hamarrera arteko arrisku-mailea emongo deusku baina ‘ez da inoiz muturrekoa izango, suberteak eragin handia dauka eta’, dinoe Kukuxumusuko arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu