2006ko Tourra, hasi aurretik egurra

Inaki Aurrekoetxea 2006-07-05 02:00   Bertsolaritzea
Doinua: ‘Mundu honetan holako gauzak’ Abiatu da garagarrila
Frantzian Tourra bezala,
txirrinduzale garanontzako
ikuskizun mundiala.
Nire kafeen bazkalosteen
neurrira dator pedala;
baina badago aurten kafea
gozauko dauenik ala?
Bassorik ez dau eta seguru
deskafeinatua dala.

Abiatu da garagarrila
Frantzian Tourra bezala,
txirrinduzale garenontzako
ikuskizun mundiala.
Nire kafeen bazkalosteen
neurrira dator pedala;
baina badago aurten kafea
gozauko dauenik ala?
Bassorik ez dau eta seguru
deskafeinatua dala.

Kafeinarik ez dau eukiko
eta antza EPOrik bez,
odol garbiko iruzurtiek
ez ei dabe egingo iges;
hor langileak bizikletatik
jeitsi ta badoaz oinez…
Honeek ez dakit zein marlaskari
imini jakozan trabes,
ezer frogatu baino lehenago
errudun bihurtu dabez.

Kateak Basso, Ullrich, Beloki
ta enparauen hanketan,
baina badakit positiborik
ez dabela emon bertan.
Gauza jakina dogu dopina
dabilena bizikletan;
harrapatuak galduko dira
desohorearen ziegetan,
baina hasi dira kirol sufridu
ta eder hau txarto juzgetan.

Mendate luze eta altuak
dopinaren atxakia,
atletismoan, ehun metrokoan
geratzen dana txikia,
eta futbola hoba ikutu ez,
galdu ez daiten zatia…
Zer nahi dozue, nitzako bada
duintasun garantia
gogor entrenau ta jagoten dan
ziklistaren balentria.

Hasi da Tourra, autortu daidan:
ez nintzan oso baikorra,
eta aiko han, lehen nahiko ez eta
asfaltuaren zigorra!
Valverde jausi ta lepauztaiak
amatau deutso motorra.
Pena da holan galdu beharra
ziklista haundi ta jatorra,
agur Valverden ikuskizuna,
agur beste askoren porra!

Onenak falta, txarrik ez da ta,
euskaldunak be kinielan,
Mayo Alpeetan nagusitzea
gustora firmauko neban,
esperantzarik ez daukat baina,
podiumerako sikeran.
Ez dakit lehengo armstronautaren
itzala luzea ez dan…
amerikar bat baino gehiago
baietz ibili primeran!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu