Bapatean Bizkaia

Inaki Aurrekoetxea 2006-09-18 02:00   Bertsolaritzea

'Bapatean Bizkaia'. Lelo hori aukeratu dabe antolatzaileak aurtengo txapelketearen ikur legez. Igerrian dago Txapelketa Nagusiko marketin arrakastatsuak ondorenik badakarrela, eta Bizkaian be, bertsozaleengana bereziki eta eretxi publikoarengana orokorrean, erakargarri izateko esperantzaz abiatu dala txapelketea.

Arabar Errioxara erromesaldian

Inaki Aurrekoetxea 2006-09-04 02:00   Bertsolaritzea

Urteroko ohitureari jarraitu deutso aurton be Bizkaiko Bertsozale Elkarteak (BBE). Zuzendaritzakideak batu eta irailaren hasikeran ardaoaren erromesaldia egitea zeregin sano etra garrantzitsutzat daukagu.

2006ko Tourra, bizkarzainen gailurra

Inaki Aurrekoetxea 2006-08-03 02:00   Bertsolaritzea

Hasikerea tristea izan zan,
falta ziren hainbat izen,
ta bi astetan bildurti edo,
pelotoia gizen gizen.
Hirugarrena, aidanekoa,
Alpeetan hain zuzen,
aspaldi ikusi ez dan moduan
egur hutsean ebizen,
ta aspaldian lez amaitu jakun,
amerikar bat Parisen.

Emetik bertso kabareta

Inaki Aurrekoetxea 2006-07-18 02:00   Bertsolaritzea

Hiru emakume bertsolariren saio esperimentala da Emetik bertso kabareta. Iratxe Ibarra markinarrak, Onintza Enbeita muxikarrak eta Oihane Perea gazteiztarrak osotzen dabe hirukotea. Kabaretaren izpirituan oinarrituta, taberna giroko saioa eskaintzen dabe hiru bertsolariek, emakume askoren ahotsa eta bizipenak bertsotaratuz, entzuleari ordu eta lauren inguruko entretenimentua emoteko.

2006ko Tourra, hasi aurretik egurra

Inaki Aurrekoetxea 2006-07-05 02:00   Bertsolaritzea Doinua: ‘Mundu honetan holako gauzak’ Abiatu da garagarrila
Frantzian Tourra bezala,
txirrinduzale garanontzako
ikuskizun mundiala.
Nire kafeen bazkalosteen
neurrira dator pedala;
baina badago aurten kafea
gozauko dauenik ala?
Bassorik ez dau eta seguru
deskafeinatua dala.

Aita San Antonio, Urkiolakoa

Inaki Aurrekoetxea 2006-06-13 02:00   Bertsolaritzea Aita San Antonio
Urkiolakoa,
askoren bihotzeko, maitea,
santu debotoa.

Bizkaiko eskolartekoa finaletan

Inaki Aurrekoetxea 2006-05-31 02:00   Bertsolaritzea

Bizkaiko Umeen eta Gaztetxuen XXIII. Bertsolari Txapelketea aste honetan bertan da amaitzekoa. Bariku honetan, bagilaren 2an, jokatuko da finala, Bilbon.

Balendin Enbeitari gorazarre

Inaki Aurrekoetxea 2006-05-16 02:00   Bertsolaritzea

Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian sortu zan mundura, 1906ko maiatzaren 20an. Etxean bertan zaletasuna jaso eta gero, bertsolari handi bihurtu zan.