2006ko Tourra, bizkarzainen gailurra
2006-08-03 02:00 BertsolaritzeaHasikerea tristea izan zan,
falta ziren hainbat izen,
ta bi astetan bildurti edo,
pelotoia gizen gizen.
Hirugarrena, aidanekoa,
Alpeetan hain zuzen,
aspaldi ikusi ez dan moduan
egur hutsean ebizen,
ta aspaldian lez amaitu jakun,
amerikar bat Parisen.
Doinua: Mundu honetan holako gauzak
Hasikerea tristea izan zan,
falta ziren hainbat izen,
ta bi astetan bildurti edo,
pelotoia gizen gizen.
Hirugarrena, aidanekoa,
Alpeetan hain zuzen,
aspaldi ikusi ez dan moduan
egur hutsean ebizen,
ta aspaldian lez amaitu jakun,
amerikar bat Parisen.
Amerikarra lehengoa ez baina
lehengoaren bizkarzaina,
beste batzuen bizkarzainei
hartu eutselako gaina.
Armstrong, Valverde, Basso ta Ullrich
ez doguz ikusi baina
bai Landis, Sastre, Pereiro, Kloden...
hartu gurean tamaina;
izarrak faltan, lurtarrak danak,
ta ikuskizuna bikaina.
Lurtar izanda ibili dira
bidean gorabeheretan,
etaparenak gitxi ez eta
gorputzarenak besteetan.
Landis lur jota, gero zerutiar
ikusi dogu Alpeetan;
Merckxen ganean entzundakoak
orain geure begietan:
amorrua ta klasea biak
bat eginda bizikletan.
Ezin ahaztu Oscar Pereiro
zaldi galaziarrarena,
lehen galdutako denbora dana
oparitu eutsiena.
Gero aukeran sinistu eban,
“horiaren hegoena”,
ausardiz eta apaltasunez
lortu dau lortu dauena:
podiumeraino igotea ta
zaletuon miresmena.
Euren sariak eroan dabez
ez harrapakari gitxik:
Mc Ewen, Freire, Hontchar, Rasmussen,
ez dira bueltatu hutsik.
Sastre gorantz bai, baina desastre
erlojupean biluzik;
bere CSC eta Telecom
ez dira egongo pozik,
ezin dalako Tourra irabazi
apusturik egin ezik.
Haimarrek maila polita emon dau,
baina surik ez da lehertu,
Landata Isasi borrokalari,
garaipenetatik gertu.
Vila, Garate ta Xabi Zandio
lanerako beti gertu,
Astarlozari ahaleginaz gain
gura neunskio eskertu
bere kronikak irakurrita
bape ez nazela aspertu.
Aspergarria Mayorena da,
barriro be erretirau,
eta arrazoirik ez dabe aurkitu,
ala ez dabe nahi kontau.
Sufrimendua ta apaltasuna
balira Ivanen arau...
Mayo kenduta, aurtengo Tourrak
ez nau bape dezepzionau,
arraroa bezain lehiatua izan da
ta emozinoa euki dau.
Sorta amaitu eta jakin dot:
positibo kontrolean.
Aldatu, kendu, bota, ez bota...
bialdu dot azkenean;
sinistu nahi dot ziklistearen
errubakotasunean,
bestela esanda, Morzinekoaren
sinesgarritasunean...
Holan ez bada, idatziko dot
etsipenaren ganean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!