BBKantuz Txiki 2026k ehun gazte batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2026-06-10 07:30   Musikea

Ume abesbatzen topaketa handia izango da bagilaren 13an.

Bilboko Koral Alkarteak, BBKgaz lankidetzan, BBKantuz Txiki 2026 aurkeztu dau, datorren bagilaren 13an, zapatuan, eguerdiko 12:00etan, Isozaki Torreen zabalgunean egingo dan ume abesbatzen topaketea. Ekitaldiak hainbat abesbatza taldetatik etorritako ehun gazte abeslari inguru batuko ditu, musikea, komunidadea eta umezaroa buztartzen dituan edozeinentzako ikuskizunean.

BBKren kulturearen eta hezkuntzearen aurreko konpromisoari esker, III. BBKantuz Txiki ekimenak sendotu egin da Bizkaiko ume abesbatzen musikearen sustapenerako hitzordu garrantzitsua. Topaketeak belaunaldi barriei euren talentua konpartidu, alkarregaz biziteko eta ingurune parte-hartzaile eta aberasgarri batean maila artistikoan lantzeko aukerea eskaintzen deutse.

Aurtengo edizinoan Bilboko Koral Alkarteko ondokoek parte hartuko dabe: —Ume Abesbatza, Prestakuntza Abesbatza eta Eskolan Kantari proiektuko abesbatza—, baita Bilbao Musikako Ume Abesbatzak be, Maite Olmosen zuzendaritzapean eta Llura Abesbatzak, Mariasun Yangüasek zuzenduta. Talde horreek musika herrikoian oinarritutako errepertorioa interpretauko dabe.

Bestalde, Bilboko Koral Alkarteko ume abesbatzak Jose Luis Ormazabalek zuzenduko ditu, Alberto Sáez Puente pianistea lagun dabela; eta Eskolan Kantari proiektu sozio-hezitzaileko abesbatzak Emma Lópezek zuzenduko ditu.

Amaieran parte hartuko daben talde guztiak alkartuko dira saio bateratuan, abesbatzen kantuaren indar kolektiboa nabarmentzeko.

BBKantuz Txikik abesbatzen musikea eta umezaroa ospatzeaz gan, lankidetzea, inklusinoa, errespetua eta konpartidutako poza lako balioak be sustatzen ditu, musika komunidade osoa batu eta kohesionetako tresna bihurtuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu