Kinttopeko Euskaltegia izango da 2026ko San Pedro jaietako pregoiaren barri emongo dauena
2026-06-10 08:44 KultureaMende erdi beteko dau aurten Mungian euskerea eta euskal kulturea transmitiduten.
2026ko San Pedro jaiotan pregoiaren barri emongo dau Kinttopeko Euskaltegiak. Izan be, 50. urteurrena ospatuko dau aurten, mende erdiz, Mungian euskerea erakutsi eta sustatzeko lan nekatuezina egin dau Euskaltegiak, gure erkidegoan euskerea eta euskal kulturea indartzen lagunduz.
Aitziber Omagogeaskoa euskaltegiko arduradunarentzat, hizkuntzea ikasgelan eta egunerokoan eta aisialdian be ikasten dala gogorarazoteko aukerea da hitzordu hau, euskereak aisialdian be aparteko inportantzia dauela azpimarratu behar dugu; jaiak euskeraz gozau behar dira eta mezu hori zabaldu nahi dogu, jaietan be euskerea sano garrantsitzua da, jaiak euskeraz biziteko eta gure hizkuntzea bizitza komunitarioaren arlo guztietan sartzeko suertea.
Mungiako Udalak Kinttopeko Euskaltegia zoriondu dau haren 50 urteko hezkuntza eta kultura lan etenbakoagaitik eta herritar guztiak animau ditue hilaren 28an pregoira eta ondorengo txupinazora hurbiltzeko eta San Pedro jaiez gozetako, geure hizkuntza, kultura eta nortasunari eutsiz.
2026ko San Pedro jaiak bagilaren 28tik garagarrilaren 5era izango dira baina txosnak egun batzuk lehenago egongo dira martxan, herritarrek motorrak berotu deiezan.
Aste osoan zehar kontzertuak, kultur jarduerak, tailerrak, antzerki eta jantza ikuskizunak eta gastronomia eta aisialdi eskaintza zabala izango da, familian zein lagunartean gozetako. Programazino zabala, persona bakotxak, mungiarra edo bisitaria, euren momentua topau daian ondo pasetako eta gure komunidadeaz harro egoteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
