EHUk Euskalgintzearen Kontseiluaren erronka eta Euskaltzaleon Martxan parte hartzeko deia egin dau
2026-06-10 08:09 Euskerea berbagaiKomunidade osoaren inplikazinoa behar da.
Euskalgintzearen Kontseiluak egindako diagnostikoaren arabera, euskerea eta euskal hiztunen komunidadea larrialdi linguistikoan dagpz eta ezinbestekoa da bizibarritze prozesuan salto egitea. Batuz Aldatu hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala dokumentuan jasotako konpromiso eta pausuakaz bat eginda eta jagokozan erantzukizunak aintzat hartuta, EHUk bere egiten ditu Euskalgintzearen Kontseiluak aurkeztu zituan erronkak: 2036. urterako 300.000 hiztun gehiago lortzea (urtean 30.000 hiztun barri) eta erabilera autortua % 20ra igotea.
Erronka horreek lortzeari begira, EHUk ekarpen handia egin leike goi mailako hezkuntzarako erakunde publikoa baita, gizarte orokorrak baino euskaldun-densidade handiagoa baitau, eremu eta egoera soziolinguistiko askotatik datozen hiztunen alkargunea baita, eta danetariko espezialidade-arlotako milaka aditu-profesional euskaldun prestetan baititu urtero. Gauzak holan dirala, EHUren 2026-2028 plan estrategikoan finkatutako jardun-arloak bat datoz Euskalgintzearen Kontseiluak identifikautako erronkakaz. Batetik, euskerearen erabilerea sustatzeko ekintzak eta estrategiak jasoten dira. Bestetik, graduko eta graduondoko ikasketetan, lan akademikoetan, ikerketan eta dibulgazinoan euskerearen presentzia eta kalidadea handitzeko helburuak eta bideak marketan dira. Azkenik, EHUra kanpotik datozen ikasleei eta ikertzaileei zuzendutako hizkuntza-harrerea aurreikusten da, horreeei guztiei euskerea ikasteko motibazinoa eta bide erosoak eskaintzeko.
Helburu horreek guztiak lortzeko, barriz, komunidade osoaren inplikazinoa behar da eta, lehen pausu modura, EHUk animetan dau Euskalgintzearen Kontseiluak Euskeraz bizitzeko behar dan dana lelopean bagilaren 13rako Iruñean atondutako Euskaltzaleon Martxan parte hartzeko. Informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
