Zinemagile gazteen film laburrak gaur eta bihar Getxoko 'Gaurik Laburrena' emonaldian

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   Barriak

Zinezaleek zinegile gazteen film laburrak ikusteko aukerea izango dabe gaur eta bihar Getxon, 'Gaurik Laburrena' egitasmoaren barruan. Urtero legez, Algortako Biotz-Alai plazan izango dira emonaldiak; gaur, garagarrilak 6, gaztelaniazko filmak emongo dira, eta barikuan, euskerazkoak. Emonaldiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerea dobanekoa izango da.

Eskaintza interesgarria izango da, mueta desbardineko filmak erakutsiko baitira. Ganera, aukera parebakoa da zinegile gazteen eta barrien lanak bultzatzeko, zuzendari gazteei euren lanak erakusteko aukerea eskaintzen jake eta.

Biharko emonaldian ikusiko diran filmak ondokoak dira: Ruben Ontiverosen 'Quevidamastriste.com' bideobloga; Javier Gullonen 'Blas'; Manuel Sanchez Muñozen 'Casa'; Nacho Vigalondoren 'Domingo' eta 'Choque'; Daniel Chamorroren '24 isntantes'; Alberto Gonzalezen 'Cirugia'; Daniel Rebnerren 'Coolness'; Jose Atienza 'Ati'-ren 'Semántica'; Mikel Alvariñoren 'Corrientes circulares'; Borja Cobeagaren 'Eramos pocos'; Alvaro Brechnerren 'Sofia'; Igor Lejarreta eta Emilio Perezen 'El gran Zambini'; eta Jose Mari Goenagaren 'Sintonia'.Barikuan, barriz, Iñigo Iruretagoiena eta Amaia Urzelairen 'Mezularia'; Iñigo Iruretagoiena eta Joseba Beristainen 'Irreal?'; Asier Altunaren 'Sarean'; Jon Garañoren 'Berkeleyren tesia'; Elena Sierraren 'Etxera'; eta Maialen Velezen 'Maiteminez' film laburrak ikusi ahal izango dira. Gainera, Donostiako Larrotxene Kultur Etxeak aukeratutako filmak bere eskainiko dira emonaldi honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu