Ku-ku!, euskerearen transmisinoan beste pausu bat

Bizkaie! 2006-07-05 02:00   Euskerea berbagai

Guraso eta umeen arteko transmisinoan hutsarte zabalak egozala jaubetuta, Alkarbide bilgunera batutako euskera teknikariek umeen berbeta moduaren gaineko liburuxka bat egitea pentsau eben, aurtengo ondorengoetaratze kanpainan txertatzeko, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lan-esparruan. Horren ondorioz sortu da Ku-Ku! argitalpena.

Guraso eta umeen arteko transmisinoan, hutsarte zabalak egozala jaubetuta, Alkarbide bilgunera batutako euskera teknikariek umeen berbeta moduaren gaineko liburuxka bat egitea pentsau eben, aurtengo ondorengoetaratze kanpainan txertatzeko, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren lan-esparruan. Horren ondorioz sortu da Ku-Ku! argitalpena.

Liburuxkea lau ataletan banatuta dago eta bertan umeen berbak jasoten dituan hiztegitxua, euskeraz egiten diran akatsak, jolasak eta abestiak jasoten dira.

Egundoko lana izan da hainbat eredu soziolinguistiko desbardinetako herritarren beharrizanak bateratu eta guraso euskaldunen eta ez hain euskaldunen beharrizanak eredu bakar batean jasotea, baina Alkarbide bilgunea osotzen daben udaletako teknikarien lanari esker, informazino baliogarria topauko dabe gurasoek.

Liburuxkea egunero eta era errazean erabilteko modukoa izatea zan asmoa eta Eregi-k diseinau dauen formatua horretarako oso aproposa da, egunero atzera eta aurrera boltsikoan eroateko modukoa.

Euskerea belaunaldiz belaunaldi transmitidutearen garrantzia nabarmentzea helburu dauen ‘Euskara aireportua’ kanpainearen osogarrietako bat da Ku-ku! argitalpena baina ez bakarra. Ondokoak dira kanpainearen osogarriak: euskerearen transmisinoaren garrantzia azaltzen dauen gutuna, alkateak edo beste udal ordezkariren batek sinatuta; umearen hurreko ingurunean euskerea sustatzeko aholkuak batzen dituan eskuorria. Aholku horreek guztiak gurasoen hizkuntza-gaitasunaren araberakoak dira; Ku-Ku!, umeen berbetea jasoten dauen liburuxkea, gurasoek euren seme-alabakaz euskerea apur bat ikasten has daitezan; Umeentzako erregaluak (kuman eskegiteko jaioberrientzako jostailua eta 1-6 urte arteko umeentzako hegazkintxua); azkenik, aipatutako guztiak etxeetara eroateko gutunazalak.

‘Euskara aireportua’, Bizkaiko 27 udalerri eta 3 mankomunidaderen (Amorebieta-Etxano, Alonsotegi, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Berriz, Bilbao, Enkarterriko Udalen Mankomunidadea, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Muskiz, Orozko, Sestao, Txorierriko Mankomunidadea, Ugao-Miraballes, Urduña, Uribe Kostako Mankomunidadea, Zaldibar eta Zeberio) ekimen bateratua da eta helburua 0 eta 6 urte bitarteko umeen gurasoak euskerearen transmisinoak dauen garrantziaz ohartarazotea da. Kanpaina honen sustatzaile diran udalerrietan 7.000 ale banatuko dira ume jaiobarrien gurasoen artean eta 12.000, 1-6 urte bitarteko umeak dabezan gurasoen artean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu