Bikiniak 60 urte bete ditu

Bizkaie! 2006-07-05 02:00

Louis Reard, injineru frantziarrak, automobilaren mekanikan adituak sortu eban bikinia orain 60 urte.

Louis Reard, injineru frantziarrak, automobilaren mekanikan adituak sortu eban bikinia orain 60 urte.

Munduko bainu jantzi txikiena ezagutarazoteko asmoagaz, 1946ko garagarrilaren 5ean, prentsaurrekoa deitu eban AEBek Itxaso Bareko Bikini ugartean proba nuklearrak egin eta bost egun geroago. Desfile erraldoirik eta holakorik ez eben preparau eta emakume bakarra ausartu zan bikinia jentaurrean jazten: Pariseko kasino bateko dantzaria, biluzik abesten ohituta egoan Micheline Bearnardini, hain zuzen be.

Vaticanoak galarazo egin eban berehala eta bikiniak hasieran ez eban lortu espero zan arraskatarik. Lehenengo modeloak 40. hamarkadearen amaiera aldean agertu ziran Europako hondartzatan baina Italia, Portugal eta Espainiako agintariek galarazo egin eben Eleiza Katolikoaren aholkuei jaramon eginez. Espainian 70. hamarkadara arte galarazota egon zan bikinia.

Edozelan be, Brigitte Bardot frantziarra eta Jayne Mansfiel iparamerikarra erabagiorrak izan ziran bikiniaren onarpen eta zabalkundean. Roger Vadimek 1956ko ‘Et dieu crea la femme’ filman emakume eredu barria ezagutarazo eban Bardot and.a bikinia jantzita pantailaratuz. Urtebete aurrerago, Mansfield ‘Life Magazine’-ren azalean agertu zan bikini zuri bategaz eta hortik aurrera, benetako iraultzea biztu zan. Nork ez daukaz gogoan Raquel Welch, Ursula Andress eta beste batzuen irudiak?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu