Dobako 100 bizikletaren mailegu-zerbitzua abiarazoko dabe Bilbon
2006-07-06 02:00Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) dobako 100 bizikletaren mailegu-zerbitzua abiarazoko dabe aurtengo udan (garagarriletik zemendira), Bizkaiko uriburuko zazpi auzotan kokatutako bilketa-gunei esker.
Bilboko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen Sailak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) dobako 100 bizikletaren mailegu-zerbitzua abiarazoko dabe aurtengo udan (garagarriletik zemendira), Bizkaiko uriburuko zazpi auzotan kokatutako bilketa-gunei esker.
Bizikleten mailegu-zerbitzu hau pasa dan martian erakunde honeek biek sinatutako hitzarmen baten ondorioz sortu da. Guztira, 140.000 euroko aurrekontua EEEk jarriko dau (IDAE, Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko Dibertsifikazino eta Aurrezte Energetikoaren Institutuaren eskutik), eta Bilboko Udalak, 100 bizikleten zein erreserban dituan 50 bizikleten kudeaketa, garbiketa eta zaintze-lanen ardurea eukiko dau.
'Ekimen hau abiarazoten dogu Bilbo garbiago ikusi gura dogulako eta hau alternatiba ona dala pentsetan dogulako, bizikletea garraio mueta ona dala jenteari erakusteko' esan dau Julia Madrazo, zinegotzi bilbotarrak. Bizikletak aparketako leku gehiago eregi dirala jakinarazo dau, eta 'Bilbok bidegorritan dituan 16 kilometroak ibilbideak egiteko erabiltea' dala helburua adierazo dau.
EEEren aldetik, Angel Garrote Baliabide Energetikoen Saileko zuzendaria izan da aurkezpenean. Haren esanetan, 'gizartean bizikleten erabilerea ahalbidetzeko kanpainan sartzen da ekimen hau' . Garraioen sektorearen energia kontsumoa % 42koa dala kontuan hartuz, holako neurriak hartzea ona dala esan dau, bizikletek ez dabelako energiarik kontsumitzen.
Bizikletok erabli ahal izateko aurretik izena emon beharko da eta erabiltzaile bakotxak bizikleta bategaz egunean lau orduko tartea izango dau. Maileguaren ordutegia goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango da asteko egun guztietan, eta, berezitasun legez, bizikletak hartzen diran lekura (Zorrotza, San Inazio, Deustu, Begoña eta Otxarkoagako Aisialdi Guneetan, eta Bilbao Ekimen Turistikoak Ensancheko zein Arriagako Plazetan dituan bulegoetan) ez dira derrigorrez itzuli beharko, beste edozeinetan laga daitekez eta.
Ekimena datozen lau hilabeteetan frogan euki ondoren, arduradunen asmoa bizikleten mailegua urte osora zabaltzea da; era horretara, bizikletok garbitu eta konpondu ondoren, ekimen hau urtarrilean jarriko da martxan barriro. Bizikletak arruntak dira eta batzuk aurrean zein atzealdean parrillak zein umeak eroateko lekua daukie. Bilbon udan bizikletak mailegatzen diran hirugarren urtea izango da aurtengoa, baina zazpi gunetan hartu ahal izango dira aurten lehenengoz. Datu legez baino ez bada be, igaz 7.753 mailegutza egin ziran.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!