Gazteek 'Gidabaimena Euskeraz' ataratea da asmoa
2026-06-10 09:33 Euskerea berbagaiKanpaineari eutsiko deutse Getxoko eta Basauriko Udalek.
Alkarbide Euskera Zerbitzuen Bilgunearen laguntzeagaz, Udalaren gastuetarako laguntzea gehienez 300 eurokoa izango da, ekimenagaz kolaboretan daben udalerriko bost autoeskoletako batean karnetaren azterketa teorikoa euskeraz egiten daben gazteentzat.
Aurten, Euskadiko Autoeskolen Federazinoak, Gidatu Euskeraz kanpainearen barruan, datorren abenduaren 3ra arte azterketa teorikoa euskeraz egiten daben gazteen artean, ziklomotor elektriko bi zozketatuko ditu. Informazino gehiago hemen.
Horrezaz gan, Udalak gasolinea erosteko 100 euroko hiru txartel be zozketatuko ditu.
Aurreko edizinoan aitatu txartelak irabazi zituen hiru gazteek azterketea euskeraz egitea gomendatzen dabe, Joseba Arriolaren esanetan, nire ama-hizkuntzea da eta aukera parebakoa dalako Udalaren 300 euroko diru-laguntzea jasoteko.
Paula Maneroren eretxiz, euskerea erabilten jarraitzeko aukera polita da eta horregaitik ezinbestekoa dala pentsetan dot gazteen artean bultzatzea.
Motorra gidatzeko baimena euskeraz atara ondoren, Irati Korralek ondokoa zehaztu dau: egunero euskeraz egiten dot eta kanpainea oso egokia begitantzen jat euskerea sustatzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
