Clemente: 'banoa baina bueltauko naz'
2006-07-07 02:00Javier Clementek gogor egin eban joan dan astean Fernando Lamikiz eta komunikabide batzuen kontra Athletic taldeari hirugarrenez agur esatea tokau jakon egunean.
Javier Clementek gogor egin eban joan dan astean Fernando Lamikiz eta komunikabide batzuen kontra Athletic taldeari hirugarrenez agur esatea tokau jakon egunean. Barakaldokoaren eretxiz, pasa dan asteko astelehenean ustez clubaren fitxaketa politikearen kontra esandakoak izan dira Athleticeko entrenatzaile kargutik kentzeko erabagiaren eragile nagusiak Lamikizek hori onartu ez arren. Komunikabide batzuek prentsaurreko horretako adierazpenak puztu eta asmo txarrez itxuraldatu dabezala salatu dau Clementek.
‘Gure presidentea da eta gauza lar ez dot esan gura, baina Lamikizek ez dau zintzo jokatu nigaz. Nik ez dot inondik inora clubaren fitxaketa politikea salatu, eskatutako jokalariak ez dabezala ekarri eta fitxautako jokalarietako batzuk ez dodazala ezagutzen baino ez neban esan.’
Entrenatzaile bizkaitarrak onartu egin dau Txema Noriega eta talde teknikoko beste batzuekaz ez dala ondo konpontzen eta triste dagoala, taldea zulotik atara ostean, talde indartsua, lehiakorra osotu eta aurten Championserako aukerea ikusten ebalako.
Berrogeita hamasei urte daukaz Javier Clementek eta hiru aldiz kanporatu dabe Athletic taldetik; lehenengoz, Perdo Aurtenetxe presidente karguan egoala, Manu Sarabiagaz izandako tirabirakaitik. Iñaki Saezek hartu eban Clementeren lekua. 1991n, Jose Julian Lertxundigaz be ez zan konpondu eta emoitza txarrak tarteko, kanporatu egin eben. Orduan be Saez izan zan Clementeren ordezkoa. Hamabost urte geroago, kargutik kendu dabe barriro ustez adierazpen batzukaitik...
Edozelan be, Javier Clementek agur esateko antolatutako prentsaurrekoan ondokoa esan dau: ‘bueltako naz. Ez dakit noiz eta nogaz, baina bueltauko naz’
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!