XIII. Kalerki, Zarautzeko kaleak antzoki bihurtuta
2006-07-06 02:00 KultureaAlproja kultur taldeak antolatuta, Kalerki, XIII. Antzerki Topaketak izango dira Zarautzeko kaleetan garagarrilaren 6tik 8ra eta, danetara, bederatzi ikuskizun iragarri ditue.
Alproja kultur taldeak antolatuta, Kalerki, XIII. Antzerki Topaketak izango dira Zarautzeko kaleetan garagarrilaren 6tik 8ra eta, danetara, bederatzi ikuskizun iragarri ditue.
Urtero legez, antolatzaileek askotariko egitaraua preparau dabe era guztietako ikusleak, txiki zein handiak, gustora gelditu daitezan. Euskal Herriko taldeez gan, Espainia, Italia eta Danimarkatik etorritako taldeak ibiliko dira kaleak alaitzen.
Barrikuntza legez, aurreko edizinoetan Alproja taldeak pregoia irakurteko ardurea izan arren, aurten Aplprojak berak emon eutson hasierea Kalerkiri; Kale Nagusian hasi eta Musika Plazarainoko bidea egin eben 'Txi-Kago Kluba' lanagaz.
Superbuffo italiarren 'Turboshow' lan ikusgarria be tartean izan zan eta gau partean, barriz, 23:00etan, Fanfarlo konpoainiaren txandea izan zan dantzea, sua eta teknologia barriak buztartuz.
Barikuan, garagarrilaren 7an, Danimarkako Marta Carballo klownak ekingo deutso eguneko egitarauari 'Cantaclown' lanagaz (19:00etan). Ondoren, Trapu Zaharra taldearen eta Circo Efimero taldeen lanakaz gozauko dabe hurreratzen diran guztiek.
Azken buruan, zapatuan, zirkua eta umorea buztartuz Kataluiniako Solomanoloren 'Locomotivo' lana arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Kalerik kale, barriz, Visitants taldekoak ibiliko dira eta Kalerkiren azken txanpan, Ale-Hop taldeak 'Les voluminaires: futuristik freaks' ikuskizuna eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!